Iruñeko Udalaren eta BilbaoArte Fundazioaren arteko elkarlanaren bidez, ekainaren 8tik abuztuaren 30era Charles Chaplin zuzendari eta aktore britainiarrari eskainitako zinema zikloa egingo dute Iruñeko Kondestableko ekitaldi aretoan. Emanaldiak larunbatetan izango dira, eta sarrera librea gonbidapenarekin. Asteburuan Shoulder Arms (1918) eta A Dog’s Life (1918) laburrek zabaldu dute zikloa.

XX. mendearen lehen hamarkadetako zinemagile eta aktore garrantzitsu eta ezagunenetakoa denaren zinema-ondarea bistaratzeko eta balioan jartzeko helburua du Iruñean egingo dute Charles Chaplini buruzko zikloak. Film luze zein laburren aukeraketa interesgarria eskainiko dute, ordena kronologikoan eta adin guztietako ikusleentzat.

Ekainaren 8tik abuztuaren 9ra arteko emanaldiak iluntzeko 20:00etan egingo dituzte, eta abuztuaren 17ko, 24ko zein 30eko saioak 19:00eta izango dira. Sarrera librea izango da, baina gonbidapena eskuratu beharko da aurretik aretoan bertan.

Ondorengoa izango da egutegia:

Ekainaren 15ean, larunbata, 20:00etan

  • Sunnyside (1919)
  • A Day’s Pleasure (1919)

Ekainaren 22an, larunbata, 20:00etan

  • The Idle Class (1921)
  • Pay Day (1922)
  • The Pilgrim (1923)

Ekainaren 29an, larunbata, 20:00etan

  • The Kid (1921)

Uztailaren 20an, larunbata, 20:00etan

  • The Gold Rush (1925)

Uztailaren 27an, larunbata, 20:00etan

  • The Circus (1928)

Abuztuaren 3an, larunbata, 20:00etan

  • City Lights (1931)

Abuztuaren 10ean, larunbata, 20:00etan

  • Modern Times (1935)

Abuztuaren 17an, larunbata 19:00etan

  • The Great Dictator (1940)

Abuztuaren 24an, larunbata, 19:00etan

  • Monsieur Verdoux (1947)

Abuztuaren 30ean, ostirala, 19:00etan

  • Limelight (1952)