K bulegoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Kirol eta Gazteria Sailak kultur eremura bideratutako bide-laguntza zerbitzu bat da. Gipuzkoako pertsona, talde eta entitate amateur zein profesionalen zalantza, kontsulta edo kezkei zabaldutako informazio puntua.

Proiektuen sorkuntzan eta garapenean suertatzen diren beharrei erantzuteko sortu zuten 2017ko azaroan eta, besteak beste, egitasmoen iraunkortasuna eta sektorearen profesionaltasuna sustatzea ditu xede. Hala, aldebikoa da eskaintzen duten zerbitzua: batetik, zuzeneko arreta eskaintzen diete bertara gerturatutako profesional edo erabiltzaileei, eta, bestetik, akonpainamendu moduko bat bermatzen dute proiektuen garapen fasean.

K Bulegoko bitartekariak dira Ixiar Garcia eta Enara Garcia. Haien egitekoa kultur aholkularitza eskaintzea da, eta bertara heltzen diren sortzaileen zalantzak argitzea, haien proiektuak garatzen laguntzeko pistak ematea, eta administrazio publikoak eskaintzen dizkien baliabideen inguruan argibideak eskaintzea.

Pasioz ari dira lanean, heltzen zaizkien erronkei erantzunez eta etengabe hobetzen jarraitzeko hausnarketan murgilduta: “Askotan esaten dugu antenak garela. Sektorearen egoera ikusten dugu, eta ahaldundira helarazten dugu: joerak, aukerak… Eta alderantziz ere bai. Azken finean, Aldundia zerbitzu publiko bat da, eta lagungarria izaten da bertan gertatzen diren hainbat kontu gizarteratzea”.

Luze eta zabal aritu gara haiekin hizketan, proiektuaz, egiten duten lanaz, sektoreak ematen dituen aukerez… Hauxe duzue laburpen bideoa: