Ikus-entzunezko dokumentalen ekoizpena sustatzeko 100.000 €-ko dirulaguntza onartu du Bizkaiko Foru Aldundiak. 2019an garatutako proiektuak izango dira onuradunak, eta 2020 apirila baino lehen zabaldu beharko dira.

Laguntza esleituko duen foro erakundeak ezinbestekotzak jo du gure herriaren testigantzen bilketa eta zabalkunderako ikus-entzunezkoek betetzen duten papera, eta, hain zuzen, horien sustapenerako bideratu dute laguntza: “Gobernu Kontseiluan onetsi dira dirulaguntza-ildo berri honen deialdia eta oinarri arautzaileak, foro erakundeak uste duelako beharrezkoa dela gure lurraldearen oroimenari edo arte-adierazpen berriei loturiko gaiak Bizkaiko biztanleriaren sektore gehiagotara zabaltzen duten dokumentalak egitea”.

Sozietate anonimoak, erantzukizun mugatuko sozietateak, sozietate kooperatiboak, sozietate zibilak zein enpresa-jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoak izango dira foru dekreto horrek aratutako babes ekonomikoaren onuradunak, eta proiektu bakarra aurkeztu ahalko du horietako bakoitzak.

Ekainaren 7tik 8ra bitartekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez gauzatu beharko dira.