Dagoeneko ikusgai daude Gaztezuloren webgunean X. Bideo Lehiaketara aurkeztu dituzten lanak. Zeren zain zaudete zuen faboritoa bozkatzeko? Jokoan da publikoaren saria!

Hamasei urtetik gorakoa gazte sortzaileak galdegin zituen aldizkariak apirilaren hasieran, eta istorioak irudi bidez kontatzea gustuko zuten zinemagile edo zaleak. Doinu eta errima librean, bakarka zein taldean, gehienez hiru minutuko iraupenarekin eta euskaraz. Ezaugarri horiek beteta, apirilaren 8tik, maiatzaren 24ra izan da aukera norbere lanak bidaltzeko.

Jasotako Gaztezuloren YouTubeko kalanera igo dituzte orain, eta maiatzaren 31ra bitarte egongo dira ikusgai ikus-entzuleen bozak jaso ditzaten. Orotara, hiru izango dira banatuko dituzten sariak: lehen saria, 1.200 eurokoa, lan onenari; bigarren saria, 300 euro, txapeldunordeari; eta ikusleen saria, GAZTEZULOren material sorta, boto eta iruzkin gehien jaso dituen filmari.

Hiru profesionalek osatutako epaimahai batek ikusi eta baloratuko ditu lanak, horien kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormenari erreparatuta betiere. 2019ko edizioan, Eneko Sagardoy eta Itziar Ituño aktoreak, eta Maider Oleaga zinemagileak osatuko dute aditu talde hori.

Lan guztiak ikusi eta zuen iritzia emateko, zatozte Gaztezuloren webgunera.