2019ko ekainaren 24tik 27ra bitartean egingo dute Arroxelan (Frantzia) Sunny Side of the Doc dokumentalen azoka garrantzitsuaEiken ikus-entzunezkoen klusterrakZineuskadik eta Etxepare Euskal Institutuak Basque Audiovisual standa jarriko dute bertara joaten diren euskal ekoizleentzat, eta bertan erakutsiko duten katalogorako lanak galdegin dizkiete ekoizle eta zinemagileei.

Mundu osoko dokumentalgintzako 2.000 profesionaletik gora biltzen dira urtero akitaniako hitzorduan, eta horietatik 300 inguru izan ohi dira dokumentalen erosleak. Bada, erabaki estrategikoa izan da euskal ekoiztetxeen ikusgarritasuna areagotuko duen katalogoa osatu euskal eragileek jarriko duten standean erakustea. Basque Audiovisual Berlinale edo Cannes katalogoetan agertutako lanak automatikoki publikatuko dituzte berri honetan ere, beraz, orain arte erakutsi ez dituztenak galdegin dituzte soilik.

Enpresa bakoitzak gehienez bi proiektu sartu ditzake katalogoan. Lanok garapen edo produkzio fasean egon beharko dute, eta amaituta egon ezkero, 2018ko iraila baino beranduago estreinatuak behar dute izan. Filmek, gainera, ingeleseko azpitituluak izan beharko dituzte.

Merkatua haien lanak aurkezteko interesa duten ekoiztetxeek maiatzaren 31a baino lehen bete beharko dute inprimaki hau.