ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 61. edizioa ospatuko du 2019ko azaroaren 8tik 15era. Zabalik da jada izena emateko epea, eta 2019ko uztailaren 15a baino lehen bidali beharko dira proposamenak.

A kategoriako film labur eta dokumentalen jaialdi bakarra da ZINEBI Espainiar estatuan, eta horrek erreferentziazko posizioa ematen dio nazioartera begira. Izan ere, mundu mailako zinema akademia desberdinen onespena du, eta urtero banatzen duen palmaresa kalifikatzailea da mundu mailako zenbait sariketa garrantsitsuetarako. Hollywoodeko Oscar Sarien Akademiak, BAFTA sarien batzordeak edota Goya Sariak banatzen dituen akademiak, besteak beste, kontuan izaten dute.

Bada, animaziozko, fikziozko edota dokumentalezko film laburren zuzendari, ekoizle eta banatzaileak galdegin dituzte aurten ere. Lanok, 35 minutu baino laburragoak izan beharko dute, eta 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitakoak.

Izen-ematea, FestHome atariaren bidez egin beharko dute, uztailaren 15a baino lehen, lanarekin batera, proiektuaren eta haren arduradunaren informazio osagarria erantsiz.