Zabalik da jada 2019ko uztailaren 16tik 27ra Gasteizen ospatuko den ZINELEKU zinema-udalekuaren izen ematea. Ikus-entzunezkoarekin lotutako “esperientzia intensibo bat” bizitzeko aukera eta baliabideak eskainiko dituzte laugarren urtez.

18 eta 30 urte bitarteko gazte belaunaldi berri bat bildu nahi du aurten ere ekimenak, zinema eta beste arte arloetako profesionalekin batera (antzerki, musika performancea…) sortzeko beste era bat, zinema egiteko beste era bat eta, oro har, “bizitzeko beste era bat” ezagutu ditzaten.

Lehenengo 8 egunak gazteek lantegi ezberdinetan parte hartzera bideratuko dituzte, eta azkenengo 5 egunetan, berriz, parte-hartzaile bakoitzak bere proiektu propioa garatzeko aukera izango du (profesional garrantzitsuen aholkuen laguntzaz) edo, zinema errealizazio esperimental bat sortzeko aukera izango du. MURSEGO, Idoia Zabaleta, Oskar Alegría, Txubio Fdez de Jauregui, Maider Oleaga, Xabi Erkizia, Zazpi T´erdi edo Sra.Polaroiska profesional eta produktoreak izango dira, besteak beste, ikasleekin elkarbizi eta ikasiko dutenak.

Izen-emateak irekita daude jada, eta maiatzaren 31ra arte luzatuko dute deialdia. Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Iparraldeko gazteentzat pentsatua dago, betiere zinema eta ikuste-arteetan interesadunak; ikus-entzunezko komunikazioa, Arte Batxilergoa edo Arte Ederretako ikasleak, esaterako. Programa euskaraz egingo da; hortaz, parte hartzaileek oso ondo jakin beharko dute.

Egitasmoaren webgunean topatuko dituzue parte-hartze oinarriak, programaren edukiak edota izen-emate inprimakia.