Zabaldu dute Tolosako Leidor Antzokiko maiatza eta ekaineko zikloak hartuko dituen proiekzioen egitaraua. Sarreren salmenta ireki eta egun bat beranduago abiatuko dira saioak maiatzaren 11ean, eta hilabete eskas luzatuko dira. Ekainaren 14ra arte, alegia.

Azken hilabeteetan zeresan handiena eman duten estreinaldiak bilduko dira Leidor Antzokian Tolosako zine klubak aste honetan abiatuko duen zinema zikloan. Larunbatean, maiatzaren 11an, egingo dute lehen saioa, eta Donostia Zinemaldian estreinatu eta saritu zuten ‘Las Herederas’ (Marcelo Martinessi, 2018) filma izango da ikusgai. Sarrerak, ordea, maiatzaren 10etik aurrera erosi ahalko dira, aretoaren leihatilan 17:00etatik 19:00etara.

Programazio orokorraz gainera, haur eta gaztetxoei zuzendutako 3 film eskainiko dituzte zikloaren baitan, horietako bat euskaraz: Mia et le lion blanc (2018), Terra Willy: planeta ezezaguna (2018) eta Première année (2018).

Ondorengoak dira zikloak barneratuko dituen filmak:

  • Maiatzak 11 eta 13: Las herederas
  • Maiatzak 12: Red Joan
  • Maiatzak 18: Der Mann aus dem Eis / Iceman
  • Maiatzak 19 eta 20: Vitoria, 3 de marzo (bonudunek +4,05€)
  • Maiatzak 23: Doubles vies
  • Maiatzak 25 eta 27: La chute de l’empire américain 
  • Maiatzak 30: 2001: A Space Odyssey (film originala berreskuratuko dute)
  • Ekainak 2 eta 3: Grâce à Dieu 
  • Ekainak 8: Stan & Ollie 
  • Ekainak 9 eta 10: The White Crow
  • Ekainak 14: A Portuguesa

Haur eta gaztetxoei bereziki zuzendutako filmak:

  • Maiatzak 12 Mia et le lion blanc
  • Maiatzak 19: Terra Willy: planeta ezezaguna
  • Maiatzak 26: Première année