Emakumeek egindako zineman jarriko du fokua gaur, 19:00etatik aurrera, BilbaoArte fundazioak. Bendita Tú ekimenaren eskutik ondutako film laburren zikloa aurkeztuko dute: “Patriarkatuari aurre egiten dioten pertsona feministak bedeinkatuak baitira”.
Genero gaiak jorratzen dituzten film laburrak dira Bendita Tú jaialdiaren bizkarrezurra, eta gaiari dagokion espazioa emateaz gainera, emakumeek sorturiko lana ikusgarri egitea da Espainia eta Argentinako mugimendu feministen lankidetzan sorturiko ekimenaren xedea. Bada, bertatik igarotako lanekin osatu dute gaur arratsaldean Bedeinkatua zu zikloan pantailaratuko diren lanak:
- The Two Halves (Gwenn Joyaux Argentina, 2017)
- La distancia entre los médanos (Carolina Lara Grimberg & Carla Francolino, Argentina, 2016)
- Fuera de temporada (Sabrina Campos, Argentina, 2017)
- El Mar Inmóvil (Macu Machin, Espainia, 2018)
- Mot de Passe: Fajara (Patricia Sánchez Mora & Severine Sajous, Espainia, 2017)
- El Monte (Claudia Claremi,Espainia, 2017)
- Las del Diente (Ana Perez López Espainia, 2018).
Gaur, apirilak 10, 19:00etatik aurrera egingo dute proiekzioa, BilbaoArte fundazioaren Art House Zineman.