Mikrofilm Short Festival – Plentziako Nazioarteko Metraje Laburreko Filmen Lehiaketak badu datarik: uztailaren 26an eta 27an egingo dute, Madria Magdalena elizako atarian. Maiatzaren 3ra arte luzatuko da inskripzio epea.

“Hau ez da sekretu bat, gogoan hartzen duenarentzat garrantzi handiko informazioa baizik. Lasai, komunikatu hau idatzita dago beraz ez da inoiz desagertuko, baina 2019eko Maiatzak 3an, gaueko hamabietan, baliotasuna galduko du. Beraz aipatutako lasaitasuna alde batera utzi eta arreta jarri”. Ohikotasunez darabilten berezitasunarekin iragarri dute aurten ere VIII. edizioa ospatuko duen ekitaldia.

Banakako lanak zein talde-lanean osatu dituztenak galdegin dituzte parte-hartzera. Baldin eta Noir generotik sortuak dauden: polizi-filmak, neo-noir, beldurrezkoak, thrillerra… Aurkeztutako lanek euskara edo gaztelania izan beharko dute jatorrizko hizkuntza, bestelako hizkuntzetan filmatutakoek, ostera, ezinbesteko izango dituzte azpitituluak.

Hiru sari banatuko dituzte, orotara: Epaimahaiaren saria, 2000€-koa; 1000€ Euskal Film Labur Onenari; eta, Publikoaren saria, 800€.