ZINEAko emakumeak greban

ZINEA kudeatzen dugun emakume kazetariok martxoaren 8ko greba deialdiarekin bat egin dugu. Honenbestez, adierazpen honek beteko du ohiko egunetan webgunerako egiten dugun lanaren espazioa.

Greba egingo dugu, kazetari gisa, gure lanari aitortza egiteko. Komunikabide hau aurrera atera dadin, guztiz beharrezkoa da emakumeok egiten dugun lana, eta jardun hori ikustarazteko modua de ere aldarrikapen hau. Greba egingo dugu, emakume gisa, mundua gelditu nahi dugulako. Emakumeak* gelditzen bagara, munduak ere planto egingo duelako.

Martxoaren 8an, ZINEAko emakumeok planto!