Aukeztu dute 17.Caostica jaialdia

Uda partera heltzen den hitzordua izanagatik, denborarekin iragarri dute 2019ko Caostica – Nazioarteko Film Labur eta Bideoklip jaialdiaEkainaren 1etik 10era bitarte ospatuko da, Artxandan, eta aurkeztu dituzte 17.edizioa izango denaren oinarriak.

CAOSTICA komunikabide, ikus-entzunezko ekoizpen, diseinu grafiko eta pedagogiaren arloko Bilboko profesional talde bat da, 15 urte baino gehiagoko ibilbide eta eskarmentua daukana ekitaldi hezigarri eta  kulturalen prestaketa zein promozioan. Hala, urtea zehar ospatzen diren Bilboko kultur agendaren ekimen eta hitzordu andanaren eragile eta antolatzaile dira, tartean Caostica – Nazioarteko Film Labur eta Bideoklip jaialdia.

17. edizioa izango denaren ezaugarri ugari haizatu gabe oraindik, aurkeztu dituzte aurtengo edizioan parte hartzeko oinarriak: “Plazera da guretzat jaialdiaren araudia eskuragarri duzuenaren berri ematean. Beste urte batez, neobizarrotasun kementsuz, NeoBilbaoko erraiak jipoituko ditu hitzorduak, eta pozarren daukagu sabelpea zuen sormen mamitsuak jasoko ditugula jakinda”.

Hiru atal izango ditu jaialdiak: Bideozinema atala, fikziozko film laburrentzat; Bideoklip atala; eta Animazio atala, edozein animazio teknika darabilten horientzat. Egileek nahi beste film aurkeztu ditzakete, baldin eta 20 minutuko iraupena gainditzen ez duten eta aurrez atala zehaztu duten. Adierazi dute ez dutela jasoko turismoari edo publizitate helburuei eskainitako lanik, ez eta gutxienez %10ean originalak ez direnak ere ez. 2018ko urtarriletik aurrera errodatutakoak izan beharko dute lanok, eta beranduenez, 2019ko apirilaren 15ean egin beharko da bidalketa.

Irabazle bat izendatuko du dute atal bakoitzeko, eta garaikurra eta 1.000 €-ko ordainsaria jasoko ditu honek. Sariok epaimahai profesional eta independente batek banatuko ditu, eta ofizialez gain, Caostica elkarteak euskarazko lan onena eta bizarroena sarituko ditu ere.

Ikusi hemen bete beharreko oinarri guztien zerrenda.