Kiniela guztien aurka, Peter Farrelly zuzendariaren Green Book lana gaildendu da bart AEBn ospaturiko Oscar sarietan. Iragarpen guztien faboritoa zen Alfonso Cuaronek, aldiz, ingelesez besteko film onenaren saria, zuzendari onenarena eta argazki zuzendari onenarena jaso ditu.

‘Green Book’ filmaren lan-taldea, Peter Farelly zuzendaria buru dutela, film onenaren Oscae saria jaso zuten unean.

Urtero bezala, Los Angeleseko Dolby Theatre delakoan ospatu dute 2018 urtean zinemak eman dituen onenak saritu dituen gala. Sorpresarik gabeko ekitaldia zirudien. Emakumezko aktore onenaren saria Olivia Colmanentzat (The Favourite), gizonezko aktore onenarena Rami Malekentzat (Bohemian Rhapsody), taldeko emakumezko aktore onenarena Regina Kingentzat (If Beale Street Could Talk) eta taldeko gizonezko aktore onenarena Mahershala Alirentzat (Mahersala Ali). Aldaketaren bat batetik bestera, baina aurretik egon diren sari banaketa guztietan errepikatu diren izenak izan dira.

Alfonso Cuarón zuzendariaren Roma izan da gauak utzitako ezustekorik handiena. Garaile izateko aurkera guztiak zituen filmak, baina badirudi Hollywoodeko akademiak zinema komertzialaren aldeko hautua egin duela beste behin. Bada, Green Book lanari banatu diote film onenaren aitortza, eta zuzendari onenarena, ingelesez besteko film onenarena eta argazki zuzendari onenarena eman dizkiote, ostera, zinegile mexikarrari.

Gainontzean, esan daiteke aurreikusitakoaren arabera banatu dituztela errekonozimenduak: Free Solo filmarentzat izan da dokumental onenaren saria, eta Period. End of sentence lanarentzat dokumental labur onenarena. Alidz, Spider-Man: Into the Spider-Verse izan da animaziozko onena eta zuzendari beltz batek, Peter Ramseyk, jaso du saria lehenengoz. Bestalde, Bao izan da animaziozko film laburrik onena.

Jarraian duzue palmaresa:

Filmik onena: Green Book

Zuzendaririk onena:  Alfonso Cuaron

Emakumezko aktorerik onena: Olivia Colman (The Favourite)

Gizonezko aktorerik onena: Rami Malek (Bohemian Rhapsody)

Taldeko emakumezko aktorerik onena: Regina King (If Beale Street Could Talk)

Taldeko gizonezko aktorerik onena: Mahershala Ali (Green Book)

Ingelesez besteko filmik onena: Roma

Jatorrizko gidoirik onena: Nick Valelonga, Brian Currie eta Peter Farrelly (Green Book)

Egokituriko gidoirik onena: Charlie Wachtel, David Rabinowitz, Kevin Willmott eta Spike Lee (BlacKkKlansman)

Argazki zuzendaririk onena: Alfonso Cuaron (Roma)

Dokumentalik onena: Free Solo

Dokumental laburrik onena: Period. End of Sentence

Animaziozko filmik onena: Spider-Man: Into the Spider-Verse

Animaziozko film laburrik onena: Bao

Jatorrizko kantarik onena: Shallow (A Star is Born)

Musikarik onena: Ludwig Goransson (Black Panther)

Film laburrik onena: Hanna Beachler

Zuzendaritza artistikorik onena: Hanna Beachler (Black Panther)

Muntatzerik onena: John Ottman (Bohemian Rapsody)

Soinu muntatzerik onena: John Warhurst (Bohemian Rapsody)

Soinu nahasketarik onena: Steve Boeddeker, Brandon Proctor eta Peter Devlin (Bohemian Rapsody)

Efektu berezirik onenak: Paul Lambert, Ian Hunter, Tristan Myles eta J. D. Schwalm (First Man)

Jantzirik onenak: Ruth E. Carter (Black Panther)

Makillajerik onena: Greg Cannom, Kate Biscoe eta Patricia Dehane (Vice)