Kataluniako politikarien kontrako epaiketa hasi dela eta, ZINEAk ematen didan lehio hau baliatu nahi izan dut epaiketa edo justizia dokumentalen inguruko hitz batzuk idazteko. Epaiketa filmak beti izan dira emozionanteak. Beti irabazten du inozenteak, eta ja! galtzen du boteretsu maltzurrak, eta ja! Jutiziak irabazten du beti.

Ja

ja

ja

kar, kar kar edo egizue irri tripak min eman arte,  nahi bertze eta estilo librean. Hollywoodeko amodio erromantikoa deseraiki eta gero, hor dugu gure esperoan justizia erromantikoa.

Eta hemen hilabete honetan ikusteko proposamenak:

RGB

Ruth Bader Ginsburg.  AEBko Gorte goreneko kidea, AEBetako ikono feminista eta Donald Trumpen amets gaiztoa. Borrokalari sutsua, kaskagorra, azkarra, oso azkarra.  Eta hain da berezia emakume hau, bere inguruko dokumental bat eta biopic bat estreinatuko direla laster. Eta nik dokumentalaren apologia egingo dut, noski,  biopicek azukre gehiegi izaten dute maiz.

Jatorri judutarrekoa, Harvarren egin zituen zuzenbide ikasketak. Bere azalean sufritu zituen, soilik emakume izateagatik, pairatzen diren bazterketak. Garai hartan, emakumeon eskubideak aldarrikatzeko, kalera ateratzen hasiak ziren milaka emakume, Ruth Bather, ordea,  liburu artean murgildu zen, lege ozeano zabalean, epaitegietan hasi zuen gerra.  Helburu zehatza zuen: legegian sexu bazterketa argia zegoela frogatzea eta hura aldatzea, noski.

Hemen aurrerapen bat.

Ikono feminista da Ruth Bader. Notorius RBG bezala ezaguna ere, kamiseta eta pegatinetan agertzen da. Hara, adibidez, New Yorkeko liburudenda honetan aurkituko duzun merchandisinga. Pentsa,  Futuraman ere gogoratu dira berekin, eta nola ez, The Simpson marrazkietan ere bai.

I will be murdered

Hemen justiziaren inguruko beste dokumental bat. Badago hildako bat, Rodrigo Rosenberg abokatua. Badago presidente baten kontrako salaketa zuzen bat, eta haren dimisioa exigitzen duen herrialde erdi bat.

Bere etxe ondoan tiroz hilda agertu zen goiz batean Rodrigo Rosenber abokatua, Guatemalan, bere herrian. Berezia dena da, Rosenberg hilda aurkitu eta denbora gutxira bideo bat biralizatu egin zela interneten, ordu gutxintan milaka ikustaldi izan zituen. Rosenberg zen bideoko protagonista eta mezua argia zuen: “hida agertzen banaiz, Alvaro Colon Caballeros presidenteak erlazio zuzena izango du gertatutakoarekin”.

Justin Webterrek zuzendatuta, ibilbide luzea egin du zinemaldi-zirkuituan. Eta bai, ezin dizuet asko kontatu, eta gomendatzen dizuet  tentazioari eutsi eta informaziorik ez bilatzea sarean. Erreza da spoilerra egitea eta eta pena da. Filminen duzue dokunentala.  Niretzako informazioaren dosifikatzioa, gidoiak ematen dituen joan etorriak, dira dokumentalaren onena.

Hirugarrena.

Nire helburuei fidel, hemen hirugarrena. Hilabete eskas falta da Iruñean ospatzen den Punto de Vista zinema dokumentaleko nazioarteko jaialdirako. 30 film izan dira aukeratuak sail ofizialean, eta horietatik 28 lehiatuko dira. Baina egonen da aukera ere bestelako ekintza paraleloetan parte hartzeko. Jaialdiaren webgunean aurkituko duzue informazio guztia.

Eta hemen aitorpen txiki bat  (irakur dadila hau  komikoki. Kritika ez da festibalari, baizik eta nire buruari) :

Nahi eta ezin. Bitan egin dut saiakera, eta penaz, lotsa pixkatekin behar bada, kontatuko dizuet pantailan dagoena ulertu nahian, betazaletako grabitate naturalari aurre egin nahian,  galdera ultra-kosmikoak egiten bukatu dutela: Zer esan nahi du zuzendariak plano honekin?  Mmm..zenbat minutuz  luzatuko da jarroiaren planoa? Eta behin fase hori bukatuta, bigarrena: publikoaren azterketa antropologikoa eta auto-flagelazioa. Nik ez dut ulertzen… beraiek bai? Baina zergatik dago bigarren ilarako hura marabillatuta eta ni ez? Zer naiz…motza?

Eta behin hori esanda, aitortuko dizuet nik kariño berezia diotela jaialdi honi, Punto de Vista jaialdiari esker ezagugu nuelako nire dokumental gustokoen zerrendan dagoen hau: EMAK BAKIA BAITA.

Garaian Punto de Vista jaialdiaren zuzendari izan zen Oskar Alegriak zuzendutakoa. Marabilla bat, ikus-entzunezko poesia. Bilaketa magiko bat, matriuska dokumentala: istorio bat bestearen barruan, eta beste bat eta beste bat…. Sari eta aipamen ugari lortutakoa, niri behintzat harribitxi bat iduritzen.

Atzean badu 4 urteko ikerketa luze bat, Man Ray artistak 1926an Emak Bakia film abanguardistatik jaiotakoa. Film horretan  agertzen da etxe eder bat, Biarritz inguruan dagoena. Baina, zein da etxe hori? Non dago? Galdera horiek erantzuteko intentzioarekin ibilbide magiko bat abiatu zuen Alegriak. Esan bezala, asko du magiaz, zoriaz eta kuriositateaz. Emak Bakiak.

Eta badirudi Alegriak aukera bakoitza amaierarte eramaten duela egoera pentsaezinetara iritsi arte: pentsa, Donostiako Zinemaldian Emak Bakia estreinatu zenean, Jose Luis Rebordinos zuzendaria Sayn-Wittgenstein errumaniar printzesarekin (dokumentaleko protagonistetako bat)  jarri zuen  pin-pon partida batean lehiatzen, zer eta birtualki.  Baina ez da soilik hori, bada ere Oskar Alegirak gauzak kontatzeko baduen sentsibilitatea, originaltasuna. Kontatzen dena bezain inportantea baita nola kontatzen den.

Beraz, baduzue zer ikusi!

Bizkor ibii, hurrengoan beste hiru!