Iruñea Kulturaren erabilerraztasun unibertsalaren programari estuki lotuta, Ikusi, entzun… eta txalo egin izeneko zikloa egingo dute Iruñeko Mendilorri eta Zabalguneko Civivox aretoetan.  Gaurtik hasita, maiatzaren 14ra bitartean luzatuko dira saioak.

Ikus-entzunezkoen emanaldiei erreparatu badiegu ere, filmak eta hizketaldiak konbinatuko ditu zikloak. DVD euskarrian ematen diren audiodeskripzio-sistemaz, eta unean uneko hitzaldietarako bestelako aukerez baliaturik, zinemaz eta bestelako kultur adierazpenetaz gozatzeko aukera hurbilduko diete urritasun fisikorik duten pertsonei.

Hala, filmei dagokienean, lau emanaldi desberdin egingo dituzte maiatzaren 14a bitartean. Asteartetan egingo dituzte denak, 19:00etan, Mendilorri Civivox aretoetan, eta sarrera librea izango da guztietara (jarduera hasi baino ordubete lehenagotik gonbidapena hartuta).

Ondorengoak da atondu duten egitaraua:

Otsailak 19. 19:00etan, Mendillorrin. Roman Holiday  (William Wyle, 1953).

Martxoak 26. 19:00etan, Mendillorrin. Modern Times (Charles Chaplin, 1936)

Apirilak 16. 19:00etan, Mendillorrin. La vénus a la fourrure / Venus in Fur (Roman Polanski, 2013)

Maiatzak 14. 19:00etan, Mendillorrin. Breakfast at Tiffany’s (Blake  Edwards, 1961)