Zinema frantsesa ezagutzeko parada izango da urte osoan zehar, Bilbon zein Gasteizen atondu diren zikloei esker. BilbaoArte fundazioaren ekimena izango da lehenengoa, eta CineArtium arte garaikidearen zentroaren egitasmoa bigarrena. Azken urteotako proiekzio interesgarrienak bilduko dituzte biek.
Bilboko Institutu Frantsesarekin elkarlanean, zinema frantsesaren egungo egoera aztertzeko hitzordua izango da hilean behin Gasteizko Artium museoan. Hilaren azken asteartean egingo dituzte proiekzioak, frantsesezko pelikulak jatorrizko hizkuntzan, eta ikusitakoari buruz solasteko aukera izango da ondoren. Urtarrilaren 28an abiatu zuten, Une vie Ailleurs (Olivier Peyon, 2017) filmaren emanaldiarekin.
Bestalde, A Contracorriente Films eta Institutu Frantsesaren arteko elkarlanaren emaitza izango dira Bilbon egingo diren urte osoko hitzorduak. 2019ko urtarrila eta azaro arteko azken asteazkenetan egingo dituzte emanaldiak, jatorrizko hizkuntzan eta doako sarrerarekin aretoa bete arte. Urtarrilaren 30ean egin zuten lehena, eta Bénédicte Pagnot zuzendariaren Les Lendemains (2012) ikusteko aukera izan zuten bertaratuek. Ikusi egitaraua hemen.