Iragan larunbatean, Sevillan ospatu dute Espainiar zinemagintzari errekonozimendua egiten dion Goya sarien banaketa ekitaldia. Zabala da saridunen zerrenda, orotarikoa eta zinemazale asko harritu dituena, eta aurten ere euskal profesional ugari hartu ditu.

Arantxa Echevarria bilbotarra, Zuzendari berri onenaren Goya saria jaso zuen unean.

Arantza Echevarria bilbotarra izendatu dute 2018ko zuzendari berri onena, Carmen y Lola (2018) filmean egindako lanagatik. Filmak, zailtasunen aurrean bere harremanaren alde borrokatuko duten bi nerabe ijitoren istorioa kontatu du, gizartearen eta ordezkatzen duten kolektiboaren diskriminazioen eta traben gainetik, elkar maitatzea erabakiko du bikoteak. Zuzendari bezala landutako lehen film luzea izango da Echevarriarentzat, baina lehenago 7 for Etheria (2017) ikus-entzunezkoaren errodajean parte hartu du,  eta film labur nabarmenak egin ditu ere:  El Ultimo Bus (2016) eta Yo, Presidenta (2015).

Munduko hainbat jaialdi eta merkatu konkistatu eta gero, Goya sarietako protagonista izan dira ere Another day of life (2018) filmaren atzean dauden Raul de la Fuente eta Amaia Remirez. Izan ere, animaziozko film onena izendatu dute Kanaki Films ekoiztetxe donostiarraren nazioarteko proiektua.

Ryzszard Kapuscinski kazetari poloniar ospetsuak idatzitako izen bereko eleberrian oinarritzen da Raul de la Fuentek Damian Nenow poloniarrarekin koprodukzioan garatutako istorioa, eta Kapuscinski beraren irudi biziduna da filmaren protagonista. 1975an Angolara bidaiatuko du, eta mundu eragina duen gerra ahaztu batean borrokan topatuko ditu bertako gazteak. Ezagutuko duen panoramak bizitzarekiko duen ikuspegia aldatuko dio betiko. Ikusitakoak ikusita, konturatuko da ez duela nahikoa kazetari lanarekin, eta bere jarduna birplanteatuko du. Kazetariak Angolan emandako hiru hilabeteen kontakizun gordina egingo du ikus-entzunezkoak.

Azkenik, Josu Intxaustegi eta Clara Bilbao bilbotarrak saritu zituzten ere. Dani de la Torreren La sombra de la ley (2018) filmean parte hartu dute biek, eta argazkilaritza onenaren saria eta jantziteri onenarena jaso zituzten hurrenez hurren.

Azken emaitza honekin, bada, lortu zezakeenaren sari kopuru erdia eraman du euskal zinemagintzak, kopuru xumea izanagatik, sektorea hartzen ari den tamaina eta garrantziaren adierazle, zalantzarik gabe.

Hau duzue ekitaldiak utzitako palmares osoa:

Film onena: Campeones, Javier Fresser
Zuzendaritza onena: Rodrigo SorogoyenEl Reino filmagatik
Gizonezko aktore onena: Antonio de la TorreEl Reino filmagatik
Emakumezko aktore onena: Susi SanchezLa enfermedad del domingo filmagatik
Moldatutako gidoi original onena: Alvaro BrechnerLa noche de 12 años  filmagatik
Gidoi original onena: Isabel Peña eta Rodrigo SorogoyenEl Reino filmagatik
Bigarren mailako gizonezko aktore onena: Luis ZaheraEl Reino filmagatik
Bigarren mailako emakumezko aktore onena: Carolina Yuste,  Carmen y Lola filmagatik
Gizonezko aktore berri onena: Jesus Vidal , Campeones  filmagatik
Emakumezko aktore berri onena: Eva LlorachQuien te cantará  filmagatik
Zuzendari berri onena: Arantxa Echevarria,  Carmen y Lola  filmagatik
Europako film onena: Cold War, Pawel Pawlikowsky
Animazio film onena: Un dia mas con vida, Damian Nenow eta Raul de la Fuente
Produkzio zuzendaritza onena: Yousaf BokhariEl hombre que mato a Don Quijote  filmagatik
Dokumental onena: El silencio de los otros, Almudena Carracedo eta Robert Baha
Efektu berezi onenak: Lluis Rivera eta Felix BergesLa sombra de la ley filmagatik
Soinu onena: Roberto Fernandez eta Alfonso RaposoEl Reino  filmagatik
Jantzien diseinu onena: Clara Bilbao, La sombra de la ley  filmagatik
Iberoamerikako film onena: Roma, Alfonso Cuarón
Abesti original onena: Este es el momento, Coque Mallak sortua, Campeones filmerako
Musika original onena: Olivier ArsonEl Reino filmagatik
Makilaje eta pelukeria onena: Sylvie Imbert, Amparo Sanchez eta Pablo PeronaEl hombre que mato a Don Quijote filmagatik
Zuzendaritza artistiko onena: Juan Pedro GasparLa sombra de la ley filmagatik
Argazkilaritza zuzendaritza onena: Josu Intxaustegui , La sombra de la ley filmagatik
Muntaia onena: Alberto del Campo , El Reino  filmagatik
Fikziozko  film labur onena: Cerdita, Carlota Pereda
Dokumental film labur onena: Gaza, Carles Bover Martínez, Julio Pérez del Campo
Animaziozko film labur onena: Cazatalentos, José Herrera