Gizazinea, gai sozial ezberdinei buruzko hausnarketa planteatzen duen zinema zikloa, ospatzen ari dira egunotan Bilbon. Otsailaren 9ra arte luzatuko dira emanaldiak hiriko hainbat guneetan, Caostica kolektiboak antolatuta.

 

Filmen proiekzioak eta emanaldi osteko solasaldiak izango dira egitarauaren ardatza, eta, hala, hitzordu guztietan gonbidatuak edota filmaren egileak izango dira pelikulen eta pelikula horiek erakutsitako gaien inguruan solasteko asmoz: “Aukeratutako gatazka-eremuetan lan egiten diten gizatalde, ikertzaile eta irakasleei zabaltzen diegun gonbidapena da, bere lanari ikusgarritasuna eman eta euren esperientzia ezagutzera emateko”.

Iragan ostiralean abiatu zuten, eta lehenengo egunak pasata, film hauekin osatuko dute datozen egunetan: Gaur, astelehena, Quinqui Stars (Juan Vicente Córdoba , 2018) izango da ikusgai Bilborock aretoan; asteartean, La Guerra Empieza Aquí (Joseba Sanz, 2018) Bilborocken; eta asteazkenean, Serás Hombre (Isabel de Ocampo, 2017) BBK Aretoan. Ostegunean, aldiz, Nfoni-Islada Elssie Ansareoren argazki erakusketa egingo dute Euskal Museoan; eta ostiralean, film laburren erakusketa izango da La Merced moilan, Zinemakumeak Gara!, Zinebi, Animakom, Cine Invisible, Zinegoak eta Caostica jaialdietatik aukeratutako lanak izango dira ikusgai.

Azkenik, larunbatean, bi film aurkeztuko dituzte, La Merced moilan hauek ere: Egin Oihu: Joseba (Markel Suárez eta Joseba Olazabal, 2017) eta Superhéroes De Barrio (Iñigo Iraultza eta Komando Otxarjuega, 2017).

Ikusi programazioa xehetasun gehiagorekin, hemen.