Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi! lelopean abiatu dute 2019ko euskarazko spot lehiaketa. Maiatzaren 15era arte egongo da lanak aurkezteko aukera.

Euskarazko spot-en sorkuntza bultzatzeko helburuz jarri zuten ekimena martxan 2011n. Horretarako, antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute eta lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita, erantzuten diote sormen erronka horri. 8. edizioa ospatuko dute aurten, eta jarduera fisikoak eskaintzen dituen onura fisiko, psikologiko eta sozialak islatzen dituzten proposamenak galdegin dituzte horretarako: “Pertsonak inaktiboak aktibo bihurtu nahi ditugu jarduera fisikoa areagotuz eta sedentarismoa baztertuz”.

Maiatzaren 15ean amaituko da lanak aurkezteko epea, eta hilaren 30ean iragarriko dituzte irabazleak Aretxabaletako Arkupe Kultur Zentroan egingo duten sari banaketa ekitaldian. Antolatzaileek zehaztu dutenaren arabera, biztanleria osoari zuzendutako iragarkiak dira aurkeztu beharrekoak. Euskaraz sortuak beharko dute izan, gaiarekin bat egiten duen lelo batek lagundutakoak eta, erabiltzekotan, lizentzia libreko musika dunak.  Spotentzat sortutako http://es.audionetwork.com musika bankua edota lehiaketarako propio sortutako bilduma jarri dituzte partaideen eskura.

Parte hartze oinarrienbrief-aren edota gaiaren inguruko informazio gehiago topatuko duzue EUSPOT lehiaketaren webgune ofizialean.