Gaur, urtarrilaren 10ean, abiatuko dute Bilbon Emakume-On jaialdia. Ikus-entzunezkoen eremuan jarduten duten emakume sortzaileen lana ikustarazi eta gaiari buruzko gogoeta bultzatzea da aurten bigarrenez ospatuko duten ekimenaren xedea.
Bi eguneko luzapena izango du Floston Kultur Elkarteak bultzatutako topaketak, eta hainbat mahai-inguru, proiekzio eta musika saio hartuko ditu bere baitan. Gaur eta bihar egingo dituzte saioak, 18:30etik aurrera, Bilborock aretoan. Sarrera librea izango da ekitaldi guztietara.
Web sailen aurkezpenak, networking saio desberdinak, lantegiak, ipuin-kontaketak, sorkuntza lanen proiekzioak, YouTube borroka bat…. eta karaokea izango dira bi egunetarako aurkeztu duten programazioaren osagai nabarmenak. Profesionalei dagokionez, besteak beste, Sofia Zallio, Ane Lindan, Izaskun Arandia, Iera Diaz, Olatz Beobide, eta Amaia Lizarralde izango dira bertan.
Ikusi hemen programazio osatua.