2018ko kultur kronikak eman duenari erreparatuz osatu du JAKINek urte amaierako zenbakia. Diziplinaka banatu diren hamar lagunek hartu dute parte 229.zenbakia izango zenaren sorkuntzan, eta ZINEAtik gure aletxoa jarri dugu Ines Arrue Unanue kideak idatzitako testuaren bidez.

Sustrai Colina eta Izaro Ieregi sortzaileek idatzi dituzte alearen testu nagusiak. Laburrago, librean jardun dute Alberto Barandiaran eta Nora Alberbide kazetariek; eta diziplinaka aritu dira, berriz: Maite Berriozabal bertsolaritzaz, Xabier Gantzarain arte plastikoez, Ines Arrue Unanue  kidea zinemaz, Oier Guillan antzerkiaz, Peru Iparragirre literaturaz eta Gorka Erostarbe musikaz. Txakur GorriaAdurAxpiDani FanoDiego PallésEider Eibar eta Paula Estevezen irudi-balantzeekin osatu dituzte testu guztiak.

Ez da kasualitatea

2018an zehar, euskal zinemagintzaren testuinguruan nabarmendutako berriak jaso ditu Arruek argitalpenarentzat osaturiko testuan. “Euskal zinemaren kalitate maila eta publikoaren babesa inoizko handienak dira, eta ez da kasualitatea”, Donostia Zinemaldiaren 66.edizioak jasotako euskal jatorriko hogei filmak nabarmendu ditu hasieran, eta sorkuntzan ez ezik, publiko aldetik ematen ari den joera gorakorra nabarmendu du.

Euskadiko Filmategiaren eta Kimuak egitasmoaren urteurrenak izan ditu ere gogoan. «Bi erakundeak kontziente dira, lantalde txikia izanagatik, egiten duten lanaren garrantziaz; eta horren jakitun izan beharko genuke euskal zinemaren unibertsoa osatzen dugun eragile zein norbanakook ere». Zinema eta genero ikuspegia uztartu ditu azkenik, eta elkarte zein erakundeek parekidetasunerantz emandako pausuak hartu ditu kontuan.