Ezezaguna. Zinema eta Zientzia aztergaiak uztartuko dituen zinema zikloa atondu dute Bilbon eta Donostian. 2019ko urtarriletik martxora bitarte egingo dituzte emanaldiak, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Donostiako Tabakaleran.

 

Euskadiko Filmategiak eta Donostia International Physics Centerrek abiatutako elkarlanak ahalbidetu du ekimena, eta bigarren edizioa izango du aurtengoa. Arestian aipatu bezala, Bilbon eta Donostian egingo dituzte saioak, eta zientzialari entzutetsuek aurkeztutako 12 film izango dira ikusgai.

Hitzaldi batek abiatuko du asteazkenean ekimena, eta ostiralean, hilaren 17an, egingo dute lehen proiekzioa Donostian. 2001: A space Odyssey (1968) filma izango da ikusgai, kopia originaletik abiatuta Christopher Nolanek zaharberritutako bertsioan. Film berdina pantailaratuko dute bi egun beranduago Bilbon, eta horrela izango da ere hurrengo proiekzio guztiekin.

Ikusi egunez egun eta tokian tokiko egitaraua hemen.