Garabide elkartearen Mai da bai dokumentala saritu dute Eusko Ikaskuntzak eta Baionako hiriak. Iragan abenduaren 14an egin zuten sari-banaketa ekitaldia, eta Anne Baskaranek jaso zuen errekonozimendua  egile lan-talde osoaren izenean.

Kooperazio eredu berri bat lantzen duen Gobernuz Kanpoko Erakundea da Garabide Elkartea. Lankidetzaren alorrean dihardu zehazki, euskararen esperientziatik abiatuta, munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatuaz. Sari banaketari dagokionez, urtero Eusko Ikaskuntzak eta Baionako hiriak martxan jartzen duten ekimena  da, Baionako hiriari eta, oro har, Ipal Euskal Herrari buruz egiten diren ikerketa eta sorkuntza lanak saritzeko.

Hiru ataletan banatzen dituzten dituzte sorkuntza lanak, eta arlo bakoitzeko onena saritzen dute. Hala, Ohorezko saria ematen dute alde batetik; bestetik, Euskal Herria hizpide duten doktoretza tesiak saritzen du Kultur Tesi sariak; eta, azkenik, bideogintzan egin den lan onena errekonozitzen du Bideo-sorkuntza sariak. Kepa Akixok, Zigor artistaren izenpean aritzen den zizelkari, margolari eta argazkilariak, jaso du lehenengoa, Virginie Brillan Etchemaitek bigarrena eta Imanol Epherrek, Eider Ballinak eta Anne Baskaranek osatutako taldeak ikus-entzunezkoari dagokion hirugarrena.

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Graduko ikasleak dira bideo sorkuntzaren ateleko hiru irabazleak, eta ikasketa zentroak elkartearekin duen lankidetza akordioaren emaitza da bideo sorkuntza irabazlea. Izan ere, Garabidek munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultatzen ditu Euskal Herriko hainbat hedabiderekin elkarlanean, eta 2015az geroztik, Mondragon Unibertsitateko ere aktibo bilakatu da. Hizkuntza komunitate bat proposatzen die urtero erakundeak ikasleei, eta hauek aukera dute Gradu Amaierako Lan gisa dokumentala burutzeko.

2018ko udan aurre-estreinatu zuten filma Gasteizen, Hizkuntza Gutxituen Hiztun Gazteen topaketan, eta Biarritzen egin zuten estreinaldia irailean. Horrez gain, Barañain, Orio, Aramaio eta Anoetan egin dituzte proiekzioak, bai eta ozeanoaz bestaldeko zenbait tokitan ere. Sortzaileek adierazi dutenez, aurki iragarriko dituzte 2019rako prestatzen ari diren proiekzioak.