Soinua ikusi, pentsamendua entzun zinema zikloaren edizio berri bat atondu dute Bilbao Arten, urtarrilaren 8tik otsailaren 14ra bitartean. Gaiari eskainitako hirugarren bilduma izango da, eta musika protagonista duten sei filma ikusteko aukera emago du.
Tradizio bilakatu dute Art House Zinemako kideek urte berriari ongi etorria doinuak eta irudiak uztartuz ematearena. Inorena ez den lurratzat hartu da azken urteetan adierazpen musikala eta ikus-entzunezkoen lengoaia nahasten dituen generoa, izan ere, ez da zinemazale eta melomanoak elkartzen dituen formularik asmatu duenik. Hori dela eta, kartelera eta programazioetan tarterik topatzeko zailtasunak dituen generoa bilakatu da.
Bilbao Arte fundazioari esker, sei emanaldiz osatutako ziklo batez gozatu ahal izango dute Bilbon, asteartetik hasita, otsailaren erdialdera bitartean. Doako sarrera izango dute pase guztiek, aretoa bete artekoa. Hurrengoak dira ikusgai izango diren filmak:
– Urtarrilak 8 / Otsailak 14. 18:30ean.
La Flauta Mágica (Ingmar Bergman, 1975)
Mozarten “Txirula magikoa”ren moldaketa, bi ekitalditan banatua. Paminaren bahiketaren istorioa kontatzen du, Gaueko erreginaren alaba. Tamino printzea harekin maitemindu da, beraz, erreginak bere alaba eskaintzen dio, honek bahiturik daukan Sarastrorengadik askatzea lortzen badu. Txirula magiko bat emango dio horretarako.
– Urtarrilak 10 / Urtarrilak 29. 18:00etan.
Don Giovanni (Joseph Losey, 1979)
Amadeus Mozarten “Don Giovanni” operaren moldaketa. Ruggero Raimondi da film honetako antzezle nagusia eta Lorin Mazeel da orkestra zuzendaria. Sevillara, XVII. Mendera eramango gaitu. Don Giovanni kezkarik gabeko seduktorea da, oso maneatzailea, eta etsai ugari pilatzen ditu, oso boteretsuak, baina horretaz konturatzen denerako, beharbada, beranduegi da. Komendadorearen mamuak mendekua nahi du…
– Urtarrilak 15 / Urtarrilak 31. 19:00etan.
Los cuentos de Hoffmann (Michael Powell eta Emeric Pressburger, 1951)
Jaques Ofencabchen hiru ekitaldiko operan oinarritutako filma. Soinu banda filmerako grabatu zen, Sir Thomas Beechamek zuzenduta. Hoffmannen istorioa kontatzen du, unibertsitate ikasle gaztea. Stella dantzariarekin maiteminduko da protagonista ballet batean dagoenean, eta ekitaldiaren atsedenera itxarongo du berarekin sekretuan geratzeko. Han, itxaron bitartean, hiru ikasleri iraganeko amodiozko hiru istorio desberdin kontatuko dizkie.
– Urtarrilak 17 / Otsailak 5. 19:00etan.
Orfeo (Claude Goretta, 1985)
Claudio Monteverdiren “Orfeo” lanaren moldaketa, Alessandro Striggioren liburuxkarekin. Orfeo Euridiferekin paseatzera doa, Euridife Orfeoren emaztea da eta azkeneko hau, berarekin izugarri maiteminduta dago. Paseatzen dabiltzan bitartean suge batek Euridife hozkatuko du, eta hil egingo da. Orfeok ezin du bere tristura gainditu, beraz azpimunduan sartzea erabakiko du bere maitea errekuperatzen saiatzeko. Musika erabiliko du jainkoak hunkitzeko eta hauek azpimundutik itzultzen utziko diote azkenean, hori bai, baldintza bakarrekin.
– Urtarrilak 22 / Otsailak 7. 19:00etan.
The Beatles: Eight days a week – The touring years (Ron Howard, 2016)
The Beatlesen lehenengo etapa (1962-1966) aztertzen duen dokumentala, beraien hasierako kontzertuetatik (The Cavern Club aretoan) 1966ko San Franciscon eskaini zuten errezitaldira arte. Filma Paul McCartney, Ringo Starr, Yoko Ono eta Olivia Harrisonen laguntzarekin ekoiztua izan zen. Beatlesen bira urteen laburpen itzela da, non eboluzio musikala, arrakastak eta ospearen eraginak ikusiko ditugun.
– Urtarrilak 24 / Otsailak 12. 19:00etan.
A 20 pasos de la fama (Morgan Neville, 2013)
Musikaren mito handiaen itzaletan diharduten koristen istorio ezezagunak gerturatuko duen dokumentala da. Bigarren plano batean mantentzen diren ahots guzti horiei egindako omenaldia. Bruce Springsteen, Stevie Wonder edo Mick Jaggerri artistak hartzen ditu adibide, eta horiei egindako elkarrizketak agertzen dira. Oscar sarien 86. edizioan, Film Dokumental Hoberenaren errekonozimendua jaso zuen.