Haurrek eta familiek gozatzeko moduko ekimena iragarri dute beste urte batez Zineuskadik, EiTBk eta EZAEk ekarlanean. Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean ospatuko da VI. Zinegabonak, iaz baino emanaldi, zozketa eta ikastaro gehiagorekin.

Presta daitezela etxeko txikiak, Olentzeroren opariekin batera helduko baita ere haientzako propio sortutako emanaldi sorta. Bilbon, Donostian, Iruñean, Errenterian, Zornotzan, Urruñan eta, lehen aldiz aurten, Barakaldoko BEC erakustazokan jarriko duten Gabonetako parkean egingo dituzte emanaldiak; jarraian aletuko ditugun hamar film ezberdin, orotara.  Azaldu dute, gainera, arratsaldeko ordutegira (18:00) zabaldu dutela zenbait egunetan egitaraua.

Datorren asteazkenean, abenduaren 26an, abiatuko dute ekimena Bilbon, stop-motion teknika oinarri izango duen ikastaroarekin. Tailerra Donostian, Errenterian, eta Zornotzan errepikatuko dute ere, eta, tokiak osatu arte, adin guztietako gazteek parte hartu ahal izateko diseinatu dute. Argazki-hartualdi jarraituetan oinarritutako teknika da stop-motion deiturikoa, eta marrazki bizidunetan zein plastilinazko edo material moldagarriekin sortutako panpinekin egindako film laburretan ikusi dezakegu gehien bat.

Gainerako programazio zinematografikoari dagokionez, nabarmendu dute familia osoarentzako filmak direla, guztiak euskarara bikoiztutakoak. Ondorengoa da egitaraua:

MULTIBOX ARETOAK – BILBO

  • Asteazkena, abenduak 26, 11:30 – Stop motion tailerra
  • Osteguna, abenduak 27, 11:30 – Paddington 2

PRINCIPE ZINEMAK – DONOSTIA

  • Ostirala, abenduak 28, 11:30 – Stop motion tailerra
  • Larunbata, abenduak 29, 11:30 – Maya Erlea: Ezti-jokoak
  • Igandea, abenduak 30, 11:30 – Igelen Erresuma

NIESSEN ZINEMAK – ERRENTERIA

  • Osteguna, abenduak 27, 11:30 – Stop motion tailerra
  • Larunbata, abenduak 29, 11:30 – Harpetarra
  • Igandea, abenduak 30, 11:30 – Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa

ZORNOTZAKO ZINEMAK

  • Asteazkena, abenduak 26, 11:30 – Stop motion tailerra
  • Larunbata, abenduak 29, 11:30 – Albert
  • Igandea, abenduak 30, 11:30 – Axel heroi txikia

GOLEM BAIONA – IRUÑEA

  • Larunbata, abenduak 29, 11:30 – Richard Zikoina
  • Igandea, abenduak 30, 11:30 – Iparraldeko Norman

ITSAS MENDI ZINEMA – URRUÑA

  • Larunbata, abenduak 29, 11:30 – Sagu eta Pagu
  • Igandea, abenduak 30, 11:30 – Olentzero eta Amilaren sekretua

BARAKALDOKO BEC ERAKUSTAZOKA

  • Larunbata, abenduak 22, 18:00 – Zikoinak
  • Igandea, abenduak 23, 18:00 – Batman Lego
  • Osteguna, urtarrilak 3, 18:00 – Zikoinak
  • Ostirala, urtarrilak 4, 18:00 – Batman Lego