Esther Cabero eta Txema Muñoz “Errekonozitzen gaituzte atzerrian, eta guk paper txiki bat jokatu dugu horretan”

Hogeigarren urteurrena bete du aurten Kimuak egitasmoak. Filmategiaren ekimenez sortu zuten 1998an, eta, ordutik, euskal film laburrak nazioartean sustatzea eta banatzea izan dute jardun nagusia. Deialdi bat zabaltzen dute urtero, jasotako lan guztiak aztertu eta EAEn ekoiztutako zazpi bat film laburren aukeraketa osatzen dute horiekin. Ondoren, lan hauek azpititulatu, eta mundu osoko zinema jaialdietara banatzen dituzte.

Esther Cabero eta Txema Muñozekin, programaren koordinatzailaileekin, elkartu ginen udazken hasieran, eta programaren jatorriaz, egiten duten lanaz, etorkizunaz eta, oro har, euskal zinemagintzaren osasunaz aritu ginen solasean: ‘Nazioartean errekonozitu gaituzte, lortu dugu beste ekoizpen indartsu batzuen mailara egotea. Egin dugun lanari zor zaio, hein txiki batean bederen, irismen hori; baina, batez ere, kristoren sortzaile eta artistak ditugunari”.

Jarraian duzue solasaldiaren laburpena, gozatu!