Aztarnei segika, aztarna utzi nahian, igaro da Bilboko Mendi Film jaialdiaren 11.edizioa. Larunbatean ospatu zuten sari banaketa ekitaldia, eta Becoming who I was film korearrak eskuratu du sari nagusia. Euskal filmeei dagokienez, Bayandalai – Lord of the Taiga eta Pastoreak lanak.

Izen entzutetsuak dira Sail Ofizialeko epaimahaia osatu duten kideak: Aldo Audisio mendiko zinemaldien nazioarteko elkargoaren (IAMF) sortzailea eta Torinoko Museo della Montagnako zuzendari ohia; Emi Ueyama Tokyo International Film Festivaleko programazio arduraduna eta film japoniarren ekoizlea; Jim Herrington, argazkilaria eta XX. mendeko alpinista handiak omentzen dituen The Climbers erretratu liburuaren egilea; Suzan Beraza, dokumentalgintzan saritua den egilea eta egun Tellurideko Mountainfilm-eko zuzendaria; eta Juanjo San Sebastian alpinista eta idazle bilbotarra.

Hamaika sari banatu dituzte orotara, film onenaren garaikurrarekin hasi, eta euskarazko film oneneraino. Hamabigarrena, publikoaren esku geratu den sari berezia izan da. Nabarmentzekoa da, halaber, euskal jatorrizko bi film daudela saritu horien artean: Gariza Films eta Old Port Films ekoiztetxeek errodatutako Bayandalai-Lord of the Taiga (Pablo Vidal eta Aner Etxebarria) film laburra, eta Eukeni Arriortuaren Pastoreak.

Hauek dira, bada, 11.edizoaren saridunak:

  • Sari Nagusia: Becoming who I was, Moon Chang-Yong eta Jin Jeon
  • Zuzendari onenaren saria: Arünas Matelis, Wonderful Losers
  • Argazki onenaren saria: Free Solo (Chai Varsadelyi eta Jimmy Chin) filmarentzat.
  • Gidoi onenaren saria: Runners (Lukasz Borowski) filmarentza.
  • Film labur onenaren saria: Viacruxis (Ignasi Lopez) filmarentzat.
  • Epaimahaiaren saria: The dawn wall (Josh Lowell & Peter Mortime) filmarentzat.
  • Mendi film onenaren saria: Everest Green (Jean-Michel Jorda) filmarentzat.
  • Eskaladako film onenaren saria: Lezení Na Pisku / Sand Climbing – The Seventies (Karel Vlcek) filmarentzat.
  • Mendi-kulturari eta naturari buruzko film onenaren saria: Bayandalai-Lord of the Taiga (Pablo Vidal eta Aner Etxebarria) filmarentzat.
  • Kirol eta abenturazko film onenaren saria: The weight of water (Michael Brown) filmarentzat.
  • Euskarazko film onenaren saria: Pastoreak (Eukeni Arriortua) filmarentzat.

 

0