Otsailaren 2an banatuko dituzte 2019ko Goya sariak. Gaur bertan jakinarazi dute hautagaien zerrenda, eta euskal proiektuei dagokienez, Carmen y Lola (Arantxa Echeverria), Errementari (Paul Urkijo) eta Ana de día (Andrea Jaurrieta) izango dira lehian.

Lehena da, hain zuzen, hautagaitza gehien lortu dituen filma, zortzi orotara. Eta kategoria nagusietan, gainera. Ondorengoak:

  • Film onenaren saria
  • Zuzendaritza berri onenaren saria (Arantxa Echevarria)
  • Jatorrizko gidoi onenaren saria (Arantxa Echevarria)
  • Gizonezko aktore berri onenaren saria (Borja Moreno)
  • Emakumezko aktore berri onenaren saria (Zaira Romero)
  • Emakumezko aktore berri onenaren saria (Rosy Rodriguez)
  • Emakumezko taldeko aktore onenaren saria (Carolina Yuste)
  • Jatorrizko kantu onenaren saria (Me vas a extrañar, Paco de la rosa)

Hautagai izendatutako beste filmei dagokienez,  hautagaitza bana jaso du bakoitzak.  Paul Urkijoren Errementari filmaren kasuan, efektu berezi onenen saria eskuratzeko hautagai dira Jon Serrano eta David Heras (iazko garaileak, alegia), eta Andrea Jaurrieta nafarraren kasuan –Ana de día –  Arantxa Echevarria berarekin lehiatuko da zuzendaritza berri onenaren saria eskuratzeko.

Oro har, hautagaitza gehien lortu dituzten filmak Rodrigo Sorogoyenen El reino (13), Javier Fresserren Campeones (11), Asghar Farhadiren Todos lo saben (8) eta  Arantxa Echevarriaren Ana de día izan dira. Dena den, informazio guztia ezagutzeko, sartu Goya sarien orrialdean.