Aurkeztu dute Tolosako Leidor antzokiak haur zein gazteentzako atondu duen urteko azken zinema-bonua. Abenduaren 16tik 2019ko urtarrilaren 20ra luzatuko dira emanaldiak, eta ostiralean, abenduak 14, jarriko dute bonua salgai.Zortzi saio ezberdinetan banatuko dituzte emanaldi sortan ikusgai izango diren sei filmak, eta hala, 2018ko azkenak eta 2019ko lehenak izango dira aldi berean.  Eskainiko diren filmetatik hiru euskaraz izango dira, eta, ohiko modura, igande eta jaiegunetan egingo dituzte saioak, 17:00etan Leidor Aretoan.

Hauxe, bada, programazioa:

    • Abenduak 16, igandea: ‘Horman erlojua duen etxea’. Euskaraz.
    • Abenduak 23, igandea: ‘Udare erraldoiaren istorio harrigarria’. Euskaraz.
    • Abenduak 29, larunbata: ‘Animales fantasticos: los crimenes de Grindelwald’
    • Abenduak 30, igandea: ‘Ralph rompe internet’. (bonodunek +3,5€) *
    • Urtarrilak 2, asteazkena:  ‘Animales fantasticos: los crimenes de Grindelwald’
    • Urtarrilak 4, ostirala: ‘Ralph rompe internet’. (bonodunek +3,5€) *
    • Urtarrilak 13, igandea: ‘Kika superbruja, nueva aventura de invierno’
    • Urtarrilak 20, igandea: ‘Ploey, ez duzu inoiz bakarrik egan egingo’. Euskaraz.

(*Ralph rompe internet  filma, estreinaldia izanik, bonutik kanpo geratuko da, eta 3,5€ gehiago ordaindu beharko dituzte bonudunek ere)

Informazio gehiago behar ezkero,  herriko Kultur Etxera jo, 943 670 383 telefonora deitu edo kultura@tolosa.eus -era idatzi.