Atzo, igandean, Durangoko Azokaren azken txanpan, aurkeztu zuen Lara Izagirre zuzendariak bere azken proiektua: Ane eta Peio, maitasun istorio bat piper artean. Irudienea guneak ahalbidetutako erakusleihoaz baliatu da Gariza Films ekoiztetxea 2019an zehar garatuko duen proiektuaren lehen datuak ezagutarazteko.

Filmaren lan-taldea Irudieneara sartu aurretik. (Argazkia: @GarizaFilms)

Amaitu #DA. Ehunka eragile, ekoiztetxe, sortzaile izan jaso ditu Durangoko Azokak iragan egunetan. Saldu gabekoak bildu, dena jaso, eta datorren urtera arte hustu dute Gerediaga erakustaretoa. Ekitaldiak iraun dituen bost egunetan zehar, hamarnaka proiektu aurkeztu dituzte azokak hartu dituen gune desberdinetan. Urteak eman dituen sorkuntza lanak ez ezik, garatze bidean dauden proiektuak ezagutu ditugu ere, tartean, Ane eta Peio, maitasun istorio bat piper artean ikus-entzunezkoa.

Lara Izagirre gidoilari eta zuzendariaren bigarren film luzea izango da, Un Otoño sin Berlin (2015) arrakastatsua eta gero. 2019an, Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian errodatuko dute, euskaraz, eta emakume baten istorioa pertsonalak gidatuko du kontakizunaren haria. Komedia kutsua izango duela iragarri du zuzendariak, eta oraindik “hain ezezaguna” den road trip formatuan errodatua izango dela. Horrez gain, Irudienean aurkeztu zuten protagonistaren papera hezurtuko duen Ane Pikaza aktorea.

Lan-taldea Irudienean. (Argazkia: @GarizaFilms)