Nacidas para sufrir (Miguel Albadalejo, 2009) filma pantailaratuko dute gaur, abenduak 10, Iruñeko Iturrama Civivox aretoan. Genero ikuspegia jorratzen duten filmak bildu dituen Zinemako Heroiak zikloaren proiekzioa izango da.
Flora herri txiki batean bizi den 72 urteko emakume ezkongabea da, betidanik etxekoen zaintza lanetan jardun duena. Haren ahizpa bakarra oso gazterik hil zen, eta hiru neskatxo utzi zituen umezurtz; haien heziketaz arduratu behar izan zen orduan Flora. Neskatoak haziko dira, eta herritik alde egingo dute, lan-aukera hobe bate bila. Florak badaki, ordea, berandu baino lehenago bera zaindu beharko dutela, eta beldur da horietako batek lan egiten duen egoitzara ez duten eramango.
Zinemako Heroiak zikloaren baitan pantailaratuko dute filma Iruñan. Emakumeek egun oraindik pairatzen dituzten egoeretara hurbiltzea du helburu ekimenak, bestelako zinema-irakurketak egin eta zinemaz gozatzea. Programatzeko hautatu dituzten filmek erreferente berri batzuen behaketa ahalbidetuko dute, bai eta elkarrizketa eta ikuspuntu berriak eskaini ere bai. Proposamen biziak eta parte-hartzaileak dira guztiak, emakumeak izango dituzte protagonista eta genero ikuspegia eramango dute pantailara. Zikloa urriaren 15ean abiatu zuten, eta urtarrilaren 28ra arte luzatuko da.