Josu Martinezek jasoko du ikus-entzunezkoen Lauaxeta saria

Gaurko egunez, euskararen eguna denaren testuingurua probestuz, Lauaxeta Sariak banatuko ditu Bizkaiko Aldundiak, goiz partean Foru Jauregian egingo duten ekitaldi batean. Josu Martinez zuzendariak jasoko du ikus-entzunezko arloari dagokion aitortza, Jainkoak ez dit barkatzen lanagatik.

Sari banaketa, Bizkaian euskararen sustapen zabalkunde eta normalizazioaren aldeko ahaleginetan nabarmendutako lagunei edo taldei beren jarduna eskertzeko modu bat da , bai eta horien lana jendaurrean aitortzeko modua ere bai. Ohorezko sari bat banatzen dute urtero, eta, horrekin batera, kategoria desberdinetako subjektuak saritzen dituzte ere beste hainbat errekonozimenduren bidez.

Kontuak kontu, Euskaltzaindiak jasoko du 2018ko Ohorezko Saria. Era berean, Josu Martinezek jasoko du ikus-entzunezko arloari dagokiona. Herriz herri aurkezten hasi berri diren Jainkoak ez dit barkatzen (2018) dokumentalean egindako lanagatik jasoko du aitortza Martinezek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude