Oreina filmaren emanaldi bereziak, egunotan

Iragan irailean, Donostia Zinemaldian aurkeztu zuten egun berdinean, heldu zen Koldo Almandozen Oreina filma zinema aretoetara. Hilabete luzez eutsi dio karteldegian, eta Euskal Herrian ez ezik, Espainiako zenbait hiriburuetara heldu da ere. Ikusteko gogoz geratu diren horientzat, emanaldi bereziak prestatu dituzte egunotan, Irun, Basauri, Tafalla eta Urnietan.

Gaurko egunez, azaroaren 29an, egingo dituzte lehenak: 19:00etan Irungo Amaia Kultur Zentroan, eta 20:00etan Basauriko Sozial Antzokian. Irungo saioaren kasuan, Ramon Agirre bertaratuko da filma aurkeztu eta ondorengo solasaldian parte hartzera. Zinemaldiko Zinemira saria jaso zuen Agirrek irailean.

Bihar, Tafalla eta Urnietaren txanda izango da. Tafallako Kulturgunean egingo dute lehena, 20:00etan, eta bertan Patxi Bisquert, filmeko aktore protagonistetako bat egongo da aurkezpena eta solasaldirako. Urnietako Saroben izango da eguneko bigarren emanaldia, iluntzeko 20:00etan. Kasu honetan, ez du inork aurkeztuko.

Txintxua Filmsek ekoiztu du Oreina filma. 2018 Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean lehiatu egin zen, eta baita Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso ere bai.
Aipatu bezala, irailaren 28an estreinatu zuten zinemetan, eta Golem banatzailea arduratu da distribuzioaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude