Asteburuan banatu dituzte Enkarzine jaialdiko sariak

Mundu osoko film laburren ekoizpen onenaren lagin bat ikusteko aukera izan dute iragan astean Enkarterrin. Astelehenean, azaroak 19an, abiatu zuten Enkarzine lehiaketa, eta larunbatean egin zuten sari banaketa: Jeannice Adriaansens zuzendari belgikarraren Springtij lana izan da garaile.

Jasotako 603 lanen artean aukeratu dituzten 49 film labur zan dira ikusgai erakustaldiak iraun dituen sei egunetan. Askotarikoak izan dira lanok, tartean dokumentalak, fikziozkoak edota animaziozkoak, eta Euskal Herritik, Espainiar estatutik edota Nazioarteko zenbait txokotik heldu dira Zallako herrira. Irudietan, gainera, egungo proiekturik puntakoenetan parte hartu duten aktore ezagun ugari ikusi ahal izan ditugu: izan Eneko Sagardoy, Javier Gutierrez, Sandra Cervera, Ruth Gabriel edota Juan Diego Botto, adibidez.

Hauxe 37. Enkarzine jaialdiko palmaresa:

  • Film labur onena: Springtij, Jeannice Adriaansens (Belgika)
  • Argumentudun Film Labur onena: Invierno en Europa, Polo Menarguez (Espainia)
  • Film labur-dokumental onena: Congenita, Polo Menarguez (Espainia)
  • Animaziozko Film Labur onena: Sur Mesure, Léa Cousty, Chloé Astier, Raphaël Guez, Mélanie Fourgeaud, Hugo Bourriez eta Victoire Le Dourner (Frantzia)
  • Publikoaren Sari Berezia: El Astronauta,  Jose Manuel Herraiz (Espainia)
  • Enkarterriko Film Labur onena:  ¿Quieres que hoy te bese?, Iker Arce (Balmaseda, EH)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude