Bernardo Bertolucci zendu da

Bernardo Bertolucci zinemagile ospetsua hil da, 77 urterekin. Zinemagintza klasikoaren oinarrizko izenak diren ‘Novecento’, ‘Last Tango in Paris’ eta ‘The Last Emperor’ zuzendu zituen, besteak beste, zinegile italiarrak.

Pierk Paolo Pasoliniren laguntzaile gisa eman zituen lehen urratsak zinemagintzan. 1962an, 21 urte zituela, zuzendu zuen lehen filma, La commare secca polizia film dramatikoa. Zinemagintza italiarraren urrezko garaia ezagutu bazuen ere, ikusleak erakartzeko beste herrialdetako konpainiekin bat egiten hasi zien lehenbiziko zuzendarietako bat izan zen. Hala, atzerriko aurpegi ezagunak hurbildu zituen pelikula italiarretara: besteak beste, Marlon Brando, Burt Lancaster, Donal Sutherland, Robert de Niro eta Gérard Depardieu aktoreekin egin zuen lan.

Sexua eta politika dira, hainbat adituren arabera, Bertolucciren gai jorratuenak, eta maisulan ezabaezinak utzi ditu ondare:  Novecento, Ultimo tango a Parigi, C’era una volta il West, L’ultimo imperatore… Azken honekin, gainera, heldu zitzaizkion nazioarteko ospe eta aintzatespena, filmak bederatzi Oscar Sari jaso zituenean.