ZINEAko KIDEOK ERE EUSKARALDIAREKIN BAT!

Abian da Euskaraldia, euskaldunak aktibatzeko helburuarekin sortutako ariketa soziala.

ZINEA osatzen dugun lantaldeko kideok ere bat egingo dugu ekimenarekin, eta, zinema jorratzen duen euskarazko komunikabide bakarra garen lez, egunerokoa euskaraz egiteko konpromisoa berretsiko dugu ahobizi eta belarriprest gisa.  Abenduaren 4an ere tinko jarraituko dugu!