Iazko arrakastaren bultzadaz, 948 merkatuaren edizio berri bat abiatu dute gaur Iruñean. Atzo arratsaldean egin zuten hasiera ekitaldia, hiriburuko  Zentral aretoan, eta ostiralera arte iraungo du. Gaur eta bihar egingo dituzte, ordea, ikus-entzunezko erakusketari dagozkion proiekzioak.

Nafarroako eta inguruko sormen- eta kultura-sektoreentzako erreferentziako plataforma bilakatu da 948 Merkatua. Aurreko edizioan, kulturaren eta sormenaren mugarria izateko ahaleginak batu zituzten profesional (produktoreak, hedatzaileak, sortzaileak,  galeristak, artistak, kritikariak, ikerlariak, babesleak…) zein diziplina (arte plastiko eta ikusizkoak, arte eszenikoak, edizioa, musika, ikus-entzunezkoa…) ugari eta anitzek egindako esfortzuari eta emandako ospeari esker, apustua handitzeko saiakera izango da 2018ko edizioa.

Goizero, diziplinen arteko elkarrizketa bultzatzeko topagunea egingo dute Baluarten, eta arratsaldeetan, berriz, 70 erakusketa/emanaldi/ proiekzio antolatuko dituzte. Jarraian duzue, Zinema eta Telebista arloan, Nafarroako Filmategiaren esparruan eskainiko dituzten filmen zerrenda:

AZAROAK 21

16:30. Bizitza birsortzen (Helena Bengoetxea Guelbenzu)

17:15. Blame (Sally Fenaux Barleycorn)

17:30 Hacer la palabra / Hitza egin (Eugène Green)

20:00. Another day of life (Raúl de la Fuente eta Damian Nenow)

21:30. Ventanas Adentro (Maite Bermúdez)

AZAROAK 22

16:30. Jabalí  (Xabier Iriguíbel Uriz)

17:00. Muros/Walls (Pablo Iraburu eta Migueltxo Molina)

18:30. Les airs sauvages – Basahaideak  (Elsa Oliarj-Inès

 20:00. Bihar arte, Jainkoak nahi badu (Ainara Vera)

21:15. La agenda setting (Helena Bengoetxea Guelbenzu)