Elena Lopez de Rieraren LOS QUE DESEAN (2018) film laburrak irabazi du 60. ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren jaialdiko sari nagusia. Iragan ostiralean, azaroak 16an, ospatu zuten sari banaketa ekitaldia Arriaga Antzokian, eta Euskal Zinemari dagokionez, Maria Elorza donostiarraren ANCORA LUCCIOLE -k jaso du saileko sari nagusia.

124 herrialdetatik heldutako 3.770 film laburretatik, antolatzaileek hautatutako 52 proiektatu dituzte Sail Ofizialean. Sari Nagusia eta fikzio, animazio eta dokumental onenaren Mikeldiak lortzeko lehiatu dira, eta euskal jatorrizko sei proiektu topatuko ditugu horien artean: Azken otsoa (Iker Maguregi), Cadoul de cracium (Bodgan Muresanu), Ancora lucciole (María Elorza), Amor siempre (Maider Fernandez), Il dolce far (Richard Sahagún) eta It is All Right Here (Teresa Sendagorta). Elena Lopez de Rierak jaso du sari nagusia, Maria Elorza donostiarrak euskal filmeei dagokiona eta Delfina Sprattenek eta Alex Puig Rosek zinema espainiarrari dagokiona.

Zinebi First Film (ZIFF) atalari dagokionez, bederatzi film hautatu dituzte opera prima iradokitzaile eta ausartena saritzen duten 12.000€-ko laguntza eskuratzeko. Beste jaialdi batzuetan ibilbidea egindako filmak dira guztiak, eta lehen aldiz proiektatu dira hauek ere espainiar estatuan. Rugié  Bardziukaite lituaniarrak jaso du, Acid Forest (2018) lanagatik. Horrez gain, sail berdinean parte hartu duen Andrea Bussman kanadiarraren Fausto (2018) lanari eman dio epaimahaiak sari berezia.

Sari nagusiez harago, jarraian duzue palmares osatua:

– BILBOKO JAIALDIKO SARI NAGUSIA
LOS QUE DESEAN, Elena López Riera (Dok. Espainia)

– EUSKAL ZINEAREN SARI NAGUSIA
ANCORA LUCCIOLE (STILL FIREFLIES), María Elorza (Dok. Euskadi)

– ZINE ESPAINIARRAREN SARI NAGUSIA
ENTRE RAÍLES, Delfina Spratt eta Àlex Puig Ros (Dok. Espainia)

– FIKZIOZKO MIKELDIA
COUNTERFEIT KUNKOO, Reema Sengupta (India)

– ANIMAZIOZKO MIKELDIA
TRACING ADDAI, Esther Niemeier (Alemania)

– DOKUMENTALEN MIKELDIA
I SIGNED THE PETITION, Mahdi Fleifel (Britainia Handia / Alemania / Suitza)

– ZIFF – ZINEBI FIRST FILM SARIA
ACID FOREST (R?GŠTUS MIŠKAS), Rugil? Barzdžiukait? (Dok. Lithuania)

– EPAIMAHAIAREN ZIFF – ZINEBI FIRST FILM SARI BEREZIA
FAUSTO, Andrea Bussmann (Dok. Mexiko / Kanada)

– EUSKAL GIDOI ONENAREN SGAE FUNDAZIOA –EUSKADIKO KONTSEILUA SARIA
CADOUL DE CRACIUN (THE CHRISTMAS GIFT), Bogdan Muresantu (Fik. Errumania / Euskadi)

– IKUS-ENTZULEEN EITB SARIA
FOREIGNER, Carlos Violade? (Fik. España)

– CINE CLUB FAS SARIA
EL ALETEO DE LA MARIPOSA, Ana Serna eta Paula Iglesias. (Dok. Euskadi)

– UNICEF SARIA
UNTRAVEL, Ana Nedeljkovic eta Nikola Majdak Jr. (Ani. Serbia/Eslovakia)

– ZINEBI NETWORKING 2018: Dokumentalen sorgunea SARIA
ETBrekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan
MESETA, Juan Palacios (Doxa Producciones)