Afrikako zinema izango du hizpide Nafarroako Filmategiak

Joan den ostiraletik hasita, Afrikar Zineak: Mobilitatea eta Desplazamendua  izeneko zikloa abiatu dute Nafarroako filmategian. Áfrika Imprescindible partzuergoarekin sinatutako bost urteko konpromisoaren jarraipena da ekimena, eta azaroaren 30a bitarteko ostiraletan egingo dira proiekzioak.

Beatriz Leal Riesco ikertzaileak gidatuko du zikloa. Adituaz gainera, irakaslea, komisarioa eta zine eta arte garaikideen kritikaria da Riesco, Afrikar lurraldeko zinemarekin lotura handiko profesionala,  eta  mediterraneoan ematen ari den den aparteko emigrazio historiaz harago, kontinentean zein diasporan bizi den jende fluxuen errealitatea, zergatiak, eta ondorioak erakutsiko dizkigu bere proposamenak.

Aipatu bezala, aurreko ostiralean, azaroaren 9an, abiatu zuten erakustaldia, eta azaroaren amaiera bitarteko ostiral guztiak hartuko ditu. Hauek dira ikusgai izango diren filmak:

  • Azaroaren 9a, ostirala, 20:00etan: El atleta (Davey Frankel eta  Rasselas Lakew, 2009)
  • Azaroaren 16a, ostirala, 17:30ean eta 20:00tan: El tren de sal y azúcar (Licinio Azevedo, 2016)
  • Azaroaren 23a, ostirala, 20:00etan: Vaya (Akin Omotoso, 2016)
  • Azaroaren 30a, ostirala, 17:30etan: Wallay (Berni Goldblat, 2017)