Berezia dator 2018ko Ikuska, pasaiak ospatzen duten film laburren jaialdia. Hogeigarren edizio ospatuko du azaroaren 12tik 16ra, eta azken urteko film labur “onenak” pantailaratuko dituzte, deialdira aurkeztutako 3000tik gora proiekturen artean aukeratutakoak.

Urteak dira jaialdiak bere bidea egiteari ekin zionetik, eta egun sortzen duen interesak erakusten du oraindik ere erreferente dela bere espezialitatean. 3000 milatik gora lan aurkeztu dituzte jaialdiak zabaldutako deialdira, eta denak aztertu ostean, antolatzaileek egindako aukeraketa batek osatuko du Sail Ofiziala: 30 proiektuk, hain zuzen ere. Beste sail paraleloetan egingo diren proiekzioak, eta programaturiko bestelako jarduerek osatuko dute egitaraua.

Lehiaketara aurkeztuko den aukeraketaz harago, beste gainerako atalak elikatuko dituzte ere deialdira aurkeztutako lanek: Emea eta Anitza, emakumearen islatzen duten film laburrak biltzen dituena; Mintzagun, etxeko lanak, gipuzkoarrak, hartzen dituena; Intriga eta izu filmak, tituluak berak aipatzen dituen generoak jorratzen dituena; Gauguasa, komediazko proiektuak pilatzen dituena; eta Ospatuz, urtero gai konkretu baten zabalkundeari eskainitakoa. Larrotxene Bideo eskolari eskainiko dio tartea aurtengo edizioak.