Zabaldu dute 35. Zinema Eraikitzen deialdia

 

Zinema Eraikitzen sailaren 35. edizioan proiektuak aurkezteko epea ireki dute jada. 2019ko martxoaren 28an eta 29an antolatuko da ekimena, eta Donostia Zinemaldiko eta Tolosako Cinélatino Rencontres zinema-jaialdietarako proiektuak aurkeztu ahal izango dira bertara. Urtarrilaren 21era arte egongo da zabalik.

Orain urte betez geroztik, urtean behin izatetik hitzordu bikoitza bilakatu zuten Zinema Eraikitzen ekimena. Postprodukzio-fasean zailtasunak dituzten Latinoamerikako film luzeei bultzada ematea du helburu, eta haien errodajea amaitzera zein proiektuak nazioartekotzera bideratzen du laguntza hori.

Bi zinema-jaialdietako batzordeek, sei film hautatuko dituzte aurkeztutako proiektu guztietatik, eta martxoa hasieran jakinaraziko dute zeintzuk diren. Hautatua izanez gero, zuzendaria eta ekoizlea Zinema Eraikitzen sailaren 33. ediziora bertaratu beharko dute 2018ko martxoaren 28an eta 29an. Emanaldietarako, Blue Ray formatuan aurkeztu beharko dute proiektua, jatorrizko bertsioan eta ingelesezko azpitituluekin.

Zinema Eraikizten sailean Latinoamerikako ekoizpena duten film luzeek parte hartu ahal izango dute, beti ere, 60 minututik gorako iraupena baldin badute. Gainera, film hauek postprodukzio-fasean egon beharko dute eta ebaluatuak izateko, aurkeztutako korteak ingelesezko edo gaztelaniazko azpitituluak izan beharko dituzte (baldin eta jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez bada). Inskribapena doakoa da, eta horretarako inprimaki hau bete beharko da. 2018ko urtarrilaren 21 izango da proiektuak aurkezteko azken eguna.

Gainontzeko edizioetan bezala, 35.aldian ere hori sari banatuko dira. Batetik,  film baten postprodukzio zerbitzuak Frantzian jasotzeko aukera emango du Zinema Eraikitzen Tolouse sariak. Cine + Eraikitzen sariak, bestalde, film banatzaile frantses bat lotuko du proiektu hautatuarentzat.  Europako Banatzaileen eta Erakusleen saria banatuko dute azkenik,  eta Europa Distribution banaketa-sarea eta CICAE erakusle-sarearen (Confédération Internationale des Cinemas d’Art et d’Essai) laguntza izango du irabazleak filma sustatzeko.

Informazio gehiago Donostia Zinemaldiko webgunean eta Cinélatino, Rencontres de Toulouse atarian.