Amaitu dira beldurrezko egunak Donostian. Begien kliska batean igaro da 29. Fantasiazko eta Beldurrezko Astea, eta ezagutzera eman dute jada palmaresa. One Cut of the Dead (2017) film japoniarrak jaso du publikoren sari nagusia eta Alberto Corredorren Baghead (2017) nagusitu da film laburren artean.

Emanaldiz eta jarduera osagarriz beteriko beldurrezko jaialdia oparoak ateak itxi ditu beste urte batez. Iragan ostiralean, azaroaren 2an, egin zuten azken saioa Quinn Lasher estatubatuarraren He’s Out There (2018) filmaren proiekzioarekin, eta egun horretan bertan egin zituzten palmaresaren irakurketa eta sari banaketa.

Sail Ofizialaz harago, film laburrek ere inoizko garrantzirik handiena izan dute aurten. Hiru ataletan banatuko da haien parte hartzea (nazioarteko lehiaketa, animaziozko film laburren saila eta espainiar jatorria dutenen atala), eta Euskal Herriko filmik izan da bertan:  Iban del Campo arrasatearraren Espedizio handia (2018), kasu.

Arestian aipatu bezala, One Cut of the Dead (2017) filma nagusitu da beste zazpi izenburuk osatutako palmares zerrendan.  Harrena ona izan zuen film japoniarrak bere emanaldian, eta ikusleek ez ezik, kazetari eta adituek ere kritika onak egin dizkiote. Gainontzekoan, badira hainbatetan errepikatzen diren pare bat izen: Alberto Corredorren Baghead (2017), film laburren kategoria nagusi guztietan garaile, eta  Joan Vives i Lozanoren El escarabajo al final de la calle  (2017), alegia.

Jarraian irakurri dezakezue 29.Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko saridunen zerrenda osoa:

  • Ikusleen saria, film luze onenari: One Cut of the Dead (2017), Shinichiro Ueda.
  • Ikusleen saria, film labur onenari: Baghead (2017), Alberto Corredor.
  • Ikusleen saria, animaziozko film labur onenari: La noria (2018), Carlos Baena.
  • Ikusleen saria, Espainiako film labur onenari: El escarabajo al final de la calle (2017), Joan Vives i Lozano.
  • Epaimahaiaren saria, film labur onenari: Baghead (2017), Alberto Corredor.
  • Zilarrezko Méliès Saria Europako film labur onenari: Helsinki Mansplaining Massacre (2018), Ilja Rautsi.
  • Epaimahai gaztearen saria, film labur onenari: Baghead (2017), Alberto Corredor.
  • Blogos de Oro saria, film luze onenari: Border / Gräns (2018), Ali Abbasi.
  • Syfy saria film labur onenari: El escarabajo al final de la calle (2017), Joan Vives i Lozano.
  • Fanzine onenaren saria: La valla