Emakumezko zinegile iraniarretan jarriko du fokua ZINEBIk

Jaialdiaren ateak zabaltzeko bost egun eskasen faltan, egitarauak bilduko dituenak aletzen jarritzen dute Bilboko ZINEBI- Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren antolatzaileek. Focus Iranian Women Filmmakers. The present is female! atala ezagutu dugu berriki.Jakina da ezagunenak eta, hortaz, arreta gehien pizten dutenak jaialdien sail ofizialak izaten direla beti. Altxor handienak, ordea, gainerako atal osagarrietan topa daitezke sarri, eta horren jakitun, geroz eta indar handiagoa jasotzen dute programatzaileen partetik. Ahaleginean, Iranen, herrialde estratifikatu eta kontraesankor baten errealitatean, sakonduko du ZINEBI jaialdiaren 60. edizioak.  Emakumezko hainbat zinegile iraniarretan jarriko du fokua jaialdiak, eta gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari diren zuzendarien filmak bilduko dituzte.

Gora egiten ari da etengabe Iranen zine ekoizpenaren hainbat generotan lan egiten ari diren emakume zinegileen kopurua. Gaur egun, 1.400 profesional inguruk osatzen du sektorea, eta haien lanaren bidez, kontraesanez betetako herrialde baten isla egin nahi du jaialdiak.  Berdintasuna errealitate urruna duen herrialde bateko egoera azaleratuz, gainera, emakumeen presentzia eta ikusgarritasuna aldarrikatuko dute.

Bada, hiru saiok osatuko dute zikloa, eta hainbat generotan aritzen diren emakumeek zuzendutako 20 film labur eskainiko dira orotara.

  • GAZE (2017), Farnoosh Samadi
  • ABSENT WOUND (2017), Maryam Tafakory
  • LEFTOVER (2018), Yasaman Hasani
  • MWAH (2017), Sara Soheili
  • AUGUST (2017), Samira Norouz Naseri
  • BUTTERFLY (2017), Maryam Khalilzadeh
  • AVA AT THE AGE TWELVE (2018), Shadi Karamroudi
  • THE LITTLE BOY (2015), Mona Shahi
  • BITTER SEA (2018), Fateme Ahmadi
  • NEAR TO DEATH (2015), Leila Khalilzadeh
  • IT WAS MY CITY (2012), Tina Pakravan
  • BREATH (2015), Mona Moradi
  • CONQUEST (2017), Naghmeh Maghsoudlou
  • THAT’S MINE! (2017), Maryam Kashkoolinia
  • THE DÉRIVE (2017), Tanin Torabi
  • ASCRIBED ACHIEVEMENTS (2017), Samaneh Shojaei
  • DOUBLE (2018), Roanak Jafari
  • ICKY (2017), Parastoo Kardgar
  • 124 (2014), Roghiyeh Tavakoli
  • PERSONAL (2017), Sonia K. Hadad