Zabalik da 2019ko Donostiako jaialdietarako laguntzen lehiaketa

Donostiako hirian musika, atzerki, dantza , liburu, ikus-entzunezko eta ikusmen-arteen jaialdiak antolatzeko diru-laguntza deialdia zabaldu berri du Donostia Kulturak. 2018ko urriaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu dira oinarriak, eta hilabeteko epea izango da eskaria egin eta proiektuak aurkezteko.

Donoskia Kulturak jakinarazi duenez, 100.000 euroko diru-kopurua bideratu du eskaria erantzuteko, eta interesatuen eskaerak jasotzeko bi bide zabaldu dituzte. Alde batetik, Udalinfok hirian zehar dituen bulegoetan aurkeztu ahalko dira proiektuak. Bestetik, deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsona eta elkarteek eskaera telematikoa egiteko aukera izango dute ere udal webgunea erabilita.

Erakunde deitzailearen atarian dagoen informazioaz  gain, kontsultarako telefono bat atondu dute ere: 943 48 11 50.