Gure Oroitzapenak

Urteetan bidelagun izan dugu Sarriren literatura, une askotan euskal kulturaren adierazpide nagusiena. Gure sortzailea, ordea, ikustezina izan da urte luzez, zuri-beltzeko argazki izoztua. Idazlea iruditan agertzea du helburu filmak, argazki batek erakusten duenaz harago. Poeta ez da ezer, bere obra ez bada. Eta horregatik, autorearen obrak iruditan jartzea izango da hura pantailara ekartzeko modua.

Gure oroitzapenak, Joseba Sarrionandia idazle iurretarraren literaturan oinarritutako film luze kolektiboa da. Euskal Herriko eta beste zenbait herrialdetako hamabi eragileren pieza banak osatuko dute proiektu hau. Sorkuntza esparru orotarikoak dira autoreak, eta guztiek dute harremanik sortzailearekin: dela pertsonala, dela afektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena… Maider OleagaAne MuñozJosu Martinez, Eugene Green, Itziar Leemans, Carlos Quintela, Asier AltunaMaialen Sarasua,Fermin MuguruzaOskar AlegriaMireia Gabilondo eta Ozcan Alper dira hamabi zinemagileak, baina sortzaileek adierazi dutenez, auzolana da proiektu honen ardatza.

The Wife

Gizon handi baten atzean beti omen dago emakume are handiago bat… eta hura ezagutzear zaudete. Funtsezkoa da berau ezagutzea –gutako askok dagoeneko ezagutzen dugu, eta ez gara ohartu ere egin–. Joan Castleman (Glenn Close): adimen handiko emakumea, edertasun oraindik ere liluragarrikoa, gizarte ankerrak espero duen emazte deboto perfektua.

Berrogei urtez sakrifikatu ditu bere talentua, ametsak eta anbizioak, bere senar Joe (Jonathan Pryce), karismadunaren sua eta ibilbide literario azkarra sustatzeko. ”Artea” –ren izenenean gizonaren desleialtasunak eta aitzakiak jasaten, ez ikusiarenak egiten, betiere dotoretasunez eta umorez. Haien zorigaiztoko itunak desberdintasunean oinarritutako ezkontza-harremana eraiki du, eta Joan ez dago gehiago onartzeko prest. The Wife bidaia hunkigarri, dibertigarri eta emozionala da; feminismoaren, ezagutza propioaren eta askapenaren ospakizun bat.

Slender Man

Gizon zurbilena, traje ilunenarekin. Erraldoirik altuena baino handiagoa oraindik. Beldurra eduki behar diozu, beste inork ezin duena egiteko gai delako”.  Hauek dira interneteko erabiltzaileek Slender Man pertsonaiaren inguruan emandako deskribapenak. Pantaila handira helduko da aste honetan, kale kondairez osatutako beldurrezko film honen bitartez.

Petra

Petrak (Bárbara Lennie) ez daki zein den bere aita, bizitza osoan zehar ezkutatu diotelako. Amaren heriotzaren ondoren bila hasiko da, eta Jaume aurkituko du, artista plastiko ospetsu, boteretsu eta bihozgabe bat. Egia ezagutzeko bidean, Jaumeren semea den Lucasekin, Jaumeren emaztearekin (Marisa Paredes) eta Lucasen ama Marisarekin  jarriko da harremanetan.

Une horretatik aurrera, guztiak mugaraino eramango dituen gaiztakeria, familia-sekretu eta indarkeria espiral batean korapilatuko da pertsonaia horien historia. Halabeharrak erabat aldatuko du bere logika krudelaren norabidea, itxaropenerako eta erredentziorako bidea zabalduz.

Cannesko Zinemagileen Hamabostaldian eta Donostiako Zinemalditik igaro da filma, eta nazioarteko kritikaren txalo eta laudorioak pilatu ditu toki batean zein bestean.

Buh-ning / Burning

Haruki Murakami idazle laudatuaren istorio batetik abiatuta, pantaila handiaren neurrira egindako egokitzapena dugu hau. Mezulari lanetan aritzen den gaztea dugu Jongsu protagonista. Egun batean, etxez-etxeko jardunean ari dela, Haemi ezagutuko du, auzokidea duen neska. Afrikara bidaiatzear aurkitzen da Haemi, eta bidaia egin bitartean bere katua zaintzeko eskatuko dio gazteari.

Peppermint

Mendeku istorio bat da filma, ama baten mendeku gosean oinarritutakoa. Bizitza lapurtu diotenaren sinestun eta galtzeko ezer ez duenaren ausardiaz, bere etsaiei haiena lapurtzeko asmoak mugituko du bere egunerokoa.

Animales sin collar

Beharra dutenen eskubideen aldeko borrokara emana dagoen politikari andaluziarra da Abel (Daniel Grao). Bere partetik, haren emazte Nora (Natalia de Molina), dena alda dezakeen sekretu baten jabe da. 2016an estreinatutako ‘Tarde para la ira’ film arrakastatsua sinatu zuen ekoiztetxe bera dago thriller generora eramandako istorio honen atzean ere.