Jardunaldi profesional bat jasoko Zinemakumeak gara! zikloak

Ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalei zuzendutako jardunaldia jasoko du, aurten lehen aldiz,  Zinemakumeak gara! jaialdiaren egitarauak. Zineuskadi eta Hemen eragileekin abiatutako lankidetzan du jatorria ekimenak, eta Azkuna Zentroan egingo dute urriaren 22an.

Jardunaldiarekin batera iragarri dute CORTOS EN FEMENINO zikloa izango dela ikusgai ere jaialdiaren azken egunean. TRAMAK, Emakumeek sortutako zinema, bideo eta multimediako erakusketa eta jaialdien koordinakundeak osatutako film laburren aukeraketak, lurralde espainiarreko hamar emakume zinegileren lanak aurkeztuko ditu, 19:30etik aurrera,  Azkuna Zentroan.