EiTBren erreformaren inguruko lantegietan parte hartzera dei egin du Eusko Legebiltzarrak

EiTBren Erreformari buruzko iritzi eta proposamenak ezagutzeko asmoz egingo diren aurrez aurreko lantegietara bertaratzeko gonbita egin die Eusko Legebiltzarrak ikus-entzunezko sektoreko profesionalei. Toki ezberdinetan egingo dira mintegiak, eta beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea.

Eusko Legebiltzarrak erakunde publikoaren erreforma integralerako ponentzia bat sortzea erabaki zuen orain denbora bat, kudeaketa, funtzionamendua eta kontrol publikoaren eredua birformulatu eta, ikus-entzunezkoen ikuspegiko beste eredu batzuk erreferentziatzat hartuz, hau eguneratu eta birmoldatzeko. EiTBren erreformari buruzko ponentziaren inguruan kokatuko dira jardunaldiak.

EAEko hiru hiriburutan egingo dira bilerak. Guztiak 09:30ean hasiko dira, eta 13:0etan amaitu:

GASTEIZ, urriak 16. Eusko Legebiltzarrean.

DONOSTIA, urriak 17. Tabakalera Zentroan (Hirikilabs, 3.solairua, K gunea)

BILBO, urriak 18. Bizkaiko Agiritegi Historikoan

Plaza kopurua mugatua da, eta parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da 94 423 19 41 telefonora deituz edo info@gaianinvestigacion.com posta helbidera mezu bat bidaliz.