Azken hilabeteetako estreinaldiak,Tolosako Leidorren ikusgai

Aurkeztu dute urria eta azaroa bitartean Tolosako Leidor Antzokian ikusgai izango diren filmen egitaraua. Datorren ostegunean, urriaren 11n, jarriko dira sarrera-bonuak salgai.

Azken hilabeteetan zeresan handiena eman duten estreinaldiak bilduko dira Leidor Antzokian Tolosako zine klubak aste honetan abiatuko duen zinema zikloan. Ostiralean, urriaren 12an, egingo dute lehen saioa, eta Donostia Zinemaldian estreinatu eta saritu berri duten Oreina filma izango da ikusgai. Sarrerak, ordea, ostegunetik aurrera erosi ahalko dira, aretoaren leihatilan 17:00etatik 19:00etara.

Programazio orokorraz gainera, haur eta gaztetxoei zuzendutako 5 film eskainiko dira zikloaren baitan, horietako batzuk euskaraz: Christopher Robin, Luis eta estralurtarrak, Los futbolísimos, Go!azen eta Colmillo Blanco.

Honakoa da programazio osatua:

  • – Urriak 12, 14, 16: ‘Oreina’
  • – Urriak 12: ‘Christopher Robin
  • – Urriak 13, 14: ‘Chappaquiddick
  • – Urriak 18: ‘Der Hauptmann / The Captain”
  • – Urriak 20: ‘Beirut’
  • Urriak 21: ‘Luis eta estralurtarrak’
  • – Urriak 21, 22: ‘Au revoir là-haut
  • – Urriak 25, 26: ‘A fábrica de nada
  • – Urriak 27, 29: ‘Carmen y Lola’
  • – Urriak 27, 28: ‘A simple favour’
  • – Urriak 28: ‘Los futbolisimos’
  • – Azaroak 4, 5: ‘Viaje al cuarto de una madre’
  • – Azaroak 8: ‘París, Texas’
  • – Azaroak 10: ‘Go!azen’
  • – Azaroak 10, 12: ‘Gure oroitzapenak’
  • – Azaroak 10, 11: ‘El reino’
  • – Azaroak 11: ‘Colmillo blanco’
  • – Azaroak 15: ‘Benzinho / Siempre juntos’

Informazio gehiagorako, 943 670 383 telefonora deitu edo kultura@tolosa.eus helbidera idatzi.