Estreinaldiak: Irailak 28

Oreina

Khalil gazte arroztua hiriaren aldirietan bizi da, industrialdea ibaiarekin eta padurarekin elkartzen den lekuan. Khalil ahal bezala ateratzen da aurrera, eta ezkutatutako agure batekin ematen ditu egunak. Agurea ibaiertzean bizi da, anaiarekin, baina urteak dira harekin hitz egin zuenetik. Paduraren ertzean, itsasaldiek markatzen dute amodioaren eta desamodioaren, adiskidetasunaren eta mendekuaren denbora.

Aspaldiko ezaguna dugun arren, urteetako esperientzia duela baieztatu dezakegun arren, Koldo Almandoz zuzendari donostiarrak sinatutako lehen fikziozko film luzea dugu hau, eta Donostia Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da.

Girl

Larak 15 urte ditu eta dantzari bihurtzea da haren ametsa. Aitaren babesarekin, bete-betean murgilduko da ahalegin amaiezin horretan. Baina haren gorputzak ez dio erraz men egingo ezarritako diziplinari; izan ere, jaio zenean mutikoa zen berez.

Cannesko zinema jaialdian Un Certain Regard sailean lehiatu eta gero, Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izango dugu hau ere.

El reino

Manuelek, autonomia bateko idazkariorde itzal handikoak, guztia du bere alde estatuko politikarako jauzia egiteko, baina bere bizitza perfektua suntsituko dute filtrazio batzuek, ustelkeria-konplot batean nahasiko baitute bere lagun min Pacorekin batera. Komunikabideak eskandaluaren norainokoaren berri ematen hasten direnean, alderdikoak elkarrengana bildu eta Paco soilik aterako da onik. Manuel erresumatik kanporatuko dute, iritzi publikoak jomugan jarriko du, eta duela ordu gutxi batzuk haren lagun zirenek traizionatu egingo dute. Alderdiak erantzukizun osoa Manuelek har dezala nahi du, baina bera ez dago erortzen den bakarra izateko prest. Emaztearen eta alabaren babesarekin soilik, eta biziraute-espiral batean harrapatuta, Manuelek aurka egin beharko die urte luzez doitutako ustelkeria-mekanismoari eta erregeak amiltzen baina erresumei jarraipena ematen dien alderdi-sistema bati.

Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da filma.

A Simple Favor

Stephanie (Anna Kendrick) herri txiki batean bizi den ama gaztea da, eta zoriontsu bizi da bere blogari jardunarekin. Egun batetik bestera, protagonistaren lagun kuttuna den Emily desagertu egingo da.

Searching

Bere alabaren desagerpen misteriotsuari egin beharko dio aurre filmaren protagonistak. Neskaren desagertzeka polizia-ikerketa bat abiatuko du, baina inongo aztarnarik topatuko ez dutenean, bere gain hartuko du David berak alabaren bilaketa. Ordura arte miatu ez duten leku bakarrera joko du, neskaren ordenagailura.

Pope Francis: A Man of His Word

2013ko martxoaren 13an izendatu zuten Aita Santu Jorge Mario Bergoglio argentinarra, eta Eliza Katolikoaren 266.apezpikua bilakatu zen horrela. Hego Amerikar jatorria duen lehenengo Aita Santua da, hego hemisferioko lehenengoa, eta Erromako obispo izendaturiko lehen jesuita ere bai. Baino batez ere, Francisco izena hartu duen lehenengoa izanagatik gogoratuko da.

Haren figurari eskainitako filma dugu hau.