Azken txanpan sartu da jada Donostia Zinemaldiaren 66.edizioa. Egitarauarekin jarraiki, industria ekimen desberdinetako sarien irakurketa egin zuten bart, prentsaurrekoen aretoan egindako agerraldi batean.
Jarraian duzue saridun guztien zerrenda:
Zinema Eraikitzen 34.Industria Saria.
- LOS TIBURONES, Lucia Garibaldi (Uruguay – Argentina)
Filmaren postprodukzio-zerbitzua; Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Wanda Vision enpresen eskutik.
Film Factory Saria
- LOS TIBURONES, Lucia Garibaldi (Uruguay – Argentina)
Mundu osorako nazioarteko banatze-eskubideen aurretiazko salerosketa. Honela, 30.000 euro jasoko ditu gutxienez filmaren ekoizle nagusiak.
Glocal in Progress Industria Saria
- NEMATOMA / INVISIBLE, Ignas Jonynas (Lituania – Letonia – Ukrania)
Deluxe, Dolby, Laserfilm, Nephilim eta No Problem ekoizpen etxe haindien zerbitzuez gozatzeko auker.
Glocal in Progress Saria
- NEMATOMA / INVISIBLE, Ignas Jonynas (Lituania – Letonia – Ukrania)
10.000 euroko ordain saria filmaren gehiengoa duen ekoizleari.
EUROPA-LATINOAMERIKA VII. KOPRODUKZIO FOROKO SARIAK
Europa-Latinoamerika VII.Koprodukzio Foroko proiektu onenari saria
- HERMANO PELIGRO, Pablo Fendrik
Ekoizlea: Rei Cine, SRL. (Argentina – Danimarka)
10.000 euro gordin proiektu irabazlearen ekoizle nagusiarentzat.
EFADs-CACIren Europa-Latinoamerika Koprodukzio Saria
- LA LLORONA, Jayro Bustamante
Ekoizlea: La Casa de Producción (Guatemala)
20.000 euroko saria proiektu irabazlearen ekoizle nagusiarentzat.
Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria
- THE JUNGLE, Matthias Huser
Ekoizlea: 8Horses (Suitza)
20.000 euroko ordainsaria beste Eurimages-en herrialde batekin koproduzitzeko asmoa duen ekoizle nagusiarentzat. Produktore nagusi honek Eurimages-en herrialde kide batean ezarrita egon beharko du.
Arte Kino International Prize
- LIBERTAD, Clara Roquet
Ekoizlea: Avalon P.C. (Espainia – Danimarka)
6.000 euroko ordainsaria proiektu irabazlearentzat.
REC Grabaketa Estudioa postprodukzioa saria
- EL AGUA / WATER, Elena López Riera (Suitza)
REC Grabaketa Estudioak postprodukzio-zerbitzuak eskainiko ditu sari gisa, 35.000€-tan zenbatetsiak.